Abu Dhabi Asiako herrialde bat da, bai eta herrialde horretako hiriburua ere. Hiria uharte baten gainean eraikia dago, Persiar golkoaren hegoekialdean, kostaldetik oso gertu. 67.340 km² ditu eta, 2007an, 860.000 biztanle zituen. Arabiar Emirerri Batuetako hiri garrantzitsuenetariko bat da.


Historia aldatu

Abu Dhabiren inguru batzuk K.a. III. milurtetik jendeztatuak zeuden (jendea bizi zela bertan, esan nahi du horrek). Lurraldeko oinarrizko bizimodu tradizionalak abeltzaintza nomada eta arrantza ziren. Hiriaren jatorria, bestetik, XVIII. mendean dago.

Gaur egun oso hiri moderno eta aberatsa da, baina beti ez da horrelakoa izan; izan ere, XX. mendearen bigarren erdira arte oso herri pobrea zen. Hiriaren ekonomia ondoko jarduera edo aktibitateetan oinarriturik zegoen: gameluen hazkuntza, datilen ekoizpena, barazkien ekoizpena barrualdeko oasietan, arrantza eta, hiriko kostaldean, perlen bilaketa.

Hirian pobreen etxetxoak palmondo-hostoz eginak zeuden, eta aberatsenak, ordea, buztinez. Hau guztia petrolioarekin aldatu zen. 1958an lehen aldiz aurkitu zen petrolioa. Aurkikuntza horrek ez zuen eragin oso handirik izan hasieran, baina, 1971tik aurrera, gauzak asko aldatu ziren; urte horretan, Abu Dhabi estatuak independentzia lortu zuen eta petrolioaren diruak hiria erabat aldatu zuen. Betiko etxetxoen eta txabolen ordez eraikin modernoak eta etxe-orratzak eraiki ziren, hirian luxuzko dendak zabaldu ziren eta errepide eta zubi berriak ireki ziren.

Klima aldatu

Ia basamortuko tenperaturak dituzte, oso beroak. Batzutan harea-ekaitzak izaten dituzte.

Biztanleria aldatu

Bertako biztanleek arabieraz hitz egiten dute. Dena dela, biztanle gehienak beste herrietatik (India, Egipto, Pakistan, Filipinak , Erresuma Batua) joandako langileak dira. Ondorioz, hizkuntza asko hitz egiten dira Abu Dhabiden, batez ere ingelesa eta urdua, azken hau India eta Pakistango hizkuntza.

Iruditegia aldatu