Txikipedia:Aquarius (astrologia)
Aquarius konstelazio eta zodiakoko zeinua da. Urketari bat da.
Konstelazioa zeruko izarrek egiten duten marrazkia da, zodiakoko keinua, aldiz, planeten arabera da.
Jatorria aldatu
Aquarius biziki zaharra da.
Ptoléméek 48 konstelazio atxeman omen zituen, eta aquarius hauetako bat da. Zeruko konstelazioen artean zaharrenetariko bat da. Usu zeruan “Mer” delako espazioan kokatzen da.
Ezaugarriak aldatu
Pertsona bat aquarius keinu astrologikoa baldin badu urtarrilaren 21 eta otsailaren 18a artean sortua izanen da.
Aquarius zodiakoko keinua dutenek izaera sotil bat dute; besteekin konparatuz aquarius biziki independentea da. Haien izaera energiaz beterik da; aquarius keinukoak, pertsona dinamikoak dira, negu erdian sortuak izanik ere.
Aquariusak buruzagiak dira: maite dute horien komunitatea manatzea. Hala ere, beti hori izanen dira horien hurbilekoentzat: lagunentzat, familiarentzat, etab…
Aquariusek ez dituzte arauak maite eta batez ere puntualitatea. Horrez gain, batzuetan pixka bat ironikoak, sarkastikoak eta probokatzaileak izaten ahal dira.
Airezko keinu hori dutenek beti ideia berriak badituzte, sortzaileak dira, berrikuntzak asmatzen dituzte. [1][2]
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Ingelesez) Aquarius (astrology). 2023-03-27 (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
- ↑ (Frantsesez) «Caractère du Verseau : portrait astrologique du Verseau - Elle» elle.fr (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).