Apoarmatu korrontezalea ur gezetako dortoka bat da.
Deskribapena
aldatu20 zentrimetoko oskol zapala du. Oskol hori plakez osaturik dago. Korrontezale gazteak gila nabarmena du oskolean eta helduen kasuan, oskolaren atzealdean. Helduek, ia orbanik gabeko kolorazio arre grisaxka edota berdexka dute buru eta bizkarrean eta horixka azpialdean.
Elikadura
aldatuEhiztari fina, hortzik gabeko mokoaz baliatuz arrainak, anfibioak eta uretako ornogabeak harrapatzen ditu. Batzuetan, hildako arrain edo bestelako sarraskiez eta landareez ere elikatzen da.
Ugalketa
aldatuUdaberri bukaeran edo udan, emeak ibai-bazterrean zulo bat egiten du eta bertan 5-10 arrautza erruten ditu. Aste batzuk pasata, 3 zentimetro inguruko luzerako kumeek arrautzaren oskola puskatzen dute. Batzuk 70 urteerata hel daitezke, baina bataz bestekoa 25 urte ingurukoa da.
Euskal Herrian non aurkitzen da?
aldatuEuskal Herri guztian aurki dezakegu apoarmatu korrontezalea.
Izenak beste hezkuntzatan
aldatu- Gazteleraz: Tortuga del Caspio
- Ingelesez: Caspiar turtle
- Alemanez: Kaspische Bachschildkröte