Txikipedia:Aplikazio informatiko

      Entzun!

Mugikorreko Aplikazioak

Aplikazio Informatikoak (app) pertsonei jarduera bat egiten laguntzeko sortutako programa infomatikoak dira.


Motak aldatu

  • Sare sozialak: Erabiltzaileak elkar komunikatzeko egindako aplikazioak. Instagram, Snapchat edo Youtobe dira zenbait adibide.
  • Produktibitatea: Eginbehar bat ahalik eta modu errez eta azkarrean egitea ahalbideratzen duten aplikazioak dira. Todoist, Google drive edo Zoom dira zenbait adibide.
  • Bizimodu aplikazioak: Bizitza erraztearren sortu diren aplikazioak dira. Glovo, Google home edo Amazon Alexa dira zenbait adibide.
  • Jokoak: Denbora pasatzeko erabiltzen diren joko birtualak dira. Minecraft, Clash Royale edo Fortnite dira zenbait adibide.

Non aurki daitezke aldatu

Programa hauek edozein gailu teknologikoetan aurki ditzakegu: sakelakoak, ordenagailuak, tabletak, etab.

Aplikazioak gailuarekin etorri daitezke hasieratik edo Internetetik edo aplikazioetatik (Google Play edo App Store) jaitsi daitezke.

Sorkuntza aldatu

Edonork sor dezake aplikazio-informatiko bat. Normalean, programatzaileek sortzen dituzte. Honetarako, kodearen bidez aplikazioak diseinatu, idatzi eta argitaratu behar dira.

Kodea idazteko aplikazio bereziak erabiltzen dira. Aplikazio horiek kodea ulertzeko sortuak daude. Idle edo Visual Studio Code dira bi adibide.