Txikipedia:Antilla Txikiak

Antilla txikiak Karibe itsasoko uharte multzo bat da. Erdialdeko Amerikan, Ozeano Antlantikoaren aldean. Puerto Ricoko ekialdetik Venezuelako mendebaldeko kostaldera eltzen da. Haizea eta Leeward uharteetan banatzen dira. [1]

Erliebea aldatu

Uharte bolkanikoak dira. Gehienak Karibe itsasoko ekialdean daude. Ozeano Atlantikoak duen mendebaldeko mugan, 14.364 km azalera du. [2]

Klima aldatu

Urtaro hotz eta lehorra, abendutik ekainera bitartekoa da. Urtaro bero eta hezea, aldiz, ekainetik abendura, hau urakan sasoia da.[3]

Klima tropikal beroa dute.[4]

Hizkuntza aldatu

Irletan gehienetan hizkuntza hauek egiten dira: ingelesa, frantsesa, gaztelania, papiamentoa eta nederlandera. Antilla Txikietako irlaren baten jabetza beste herrialde hauek dute: Ameriketako Estatu Batuak, Frantziak, Herbehereek, Erresuma Batuak eta Venezuelak. [5]

Erreferentziak aldatu

  1. Antilla Txikiak. 2023-07-13 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  2. Antilla Txikiak. 2023-07-13 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  3. Antilla Txikiak. 2023-07-13 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  4. (Gaztelaniaz) «El Caribe y América central» Amarauna@eu||| (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  5. Antilla Txikiak. 2023-07-13 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).