Txikipedia:Annie Londonderry

Annie Londonderryren erretratua
Annie Londonderry

Annie "Londonderry" Cohen Kopchovsky (1870-1947) txirrindularia, kazetaria eta abenturazalea izan zen, eta munduan bizikletaz ibili zen lehen emakumea izan zen.

1870ean jaio zen Rigan (egungo Letonian), familia judu batean, eta txikitan Estatu Batuetara emigratu zuen.

Ibilbidea aldatu

Annie Cohen Kopchovskyk (Annie Londonderry ezizenez) 1894 eta 1895 bitartean egin zuen bizikleta ibilaldia, New York Worldek adierazi zuenez.

“Emakume batek inoiz egin duen bidaiarik ezohikoena" izan zen. Bizikletaz munduari bira ematen lehen emakumea izan zen.

 
Bizikleta eusten

Apustu bati esker, Anniek 15 hilabetetan lurra bizikletaz zeharkatzearen bidaia martxan jarri zen. Honakoa izan zen apustua: Anniek 15 hilabetetan lurrari bizikletaz itzulia eman behar zion eta horrez gain 5.000 dolar irabazi. Apostua irabaziz gero, 10.000 dolar irabaziko zituen. Hau ez zen izan emakume baten erresistentzia fisiko eta sendotasun mentalarentzat froga hutsa, emakume batek munduan bere kabuz moldatzeko zuen gaitasunaren froga baizik.

Londonderryk esan zuen Frantzian zehar egin zuen bidaia izan zela denetan errazena.

Azken txanpa aldatu

Bidaiaren ondoren, Annie Kopchovskyk bere familia New Yorkera eraman zuen, non hilabete askotan New York Worlderako artikulu interesgarriak idatzi zituen "The New Woman" (emakume berria) izenarekin. Bere lehen istorioa bizikletari buruzko bere abenturari buruzko kontakizun bat izan zen. "Kazetaria eta emakume berria naiz", idatzi zuen, "Hitz horrek esan nahi badu gizon batek egin dezakeen edozer egiteko gai naizela".

Erreferentziak aldatu

https://es.wikipedia.org/wiki/Annie_Londond

https://annielondonderry.com/about-annie-londonderry/