Ankylosaurus baten ustezko itxura.

Ankylosaurus izeneko dinosauroak izugarrizko hezurrezko mokor edo mailu moduko batean amaitzen zen isats bat zuen. Belarjalea zen, lau hanketan ibiltzen zen eta armadura pisutsu baten babesa zeukan dinosauro-familia batekoa zen.

Dinosauro mota hau orain dela 70 eta 65,5 milioi urte artean bizi izan zen. Ipar Amerikan aurkitu dituzte ankylosaurus-fosil asko. Dinosauro hau landare ugari zeuden inguruetan bizi zen, sarritan uretatik gertu.

Nolakoa zen?

aldatu

Ankylosaurusa 10 metro luze izatera eta 4 tona pisatzera hel zitekeen, eta 1,2 metro altu zen. Gorputz osoa estaltzen zioten hezur-plaka txikiak zituen. Buru motz eta zabala ere bazuen, baita baraila ahulak eta oin zabalak ere. Haren bi atzeko hankak aurrekoak baino luzeagoak ziren.

Portaera

aldatu

Ankylosaurusa hazkunde txikiko landare eta zuhaixkez elikatzen zen. Poliki-poliki mugitzen zen, eta gorputza estaltzen zioten hezur-plaken beharra zeukan bere burua babesteko, baina isatsa ere erabiltzen zuen horretarako. Gainerako dinosauro gehienak bezala, arrautzak jarriz ugaltzen zen.