Txikipedia:Andia dorrea (Tolosa)
Andia dorrea Tolosako Alde zaharrean dago, Kale Nagusiko 17. zenbakian. Garai batean dorretxea izan zen. Etxe honi buruzko dokumentazioa XV. mendekoa da. Gaur egungo eraikinean Erdi Aroko jatorrizko dorretxearen armarria eta bi gargola geratzen dira. Udalaren batzar gela izan zen urte luzez. XV. mendean Gipuzkoako historian garrantzi handia izan zuen Domejon Gonzalez de Andia han bizi izan zen, eta hortik datorkio izena etxeari. 1503an etxeak su hartu zuen eta bere semeak berreraiki zuen.