Anari abeslaria

Anari —jaiotzako izen-deiturez, Ana Rita Alberdi Santesteban— (Azkoitia, Gipuzkoa, 1970) euskal abeslari bat da. Filologia erromanikoa ikasi zuen Gasteizen. Euskal egile abeslaria da  baina baita irakaslea ere, gaztelania eta filosofia erakusten ditu, eleberria. 1997an hasi zen musika munduan, eta orduz geroztik bakarkako hainbat disko plazaratu ditu, eta beste bat Petti musikari nafarrarekin elkarlanean. Doinu goibel eta bakartiak erabiltzen ditu, eta oso kritika onak jaso ditu. aldatu

== 2018an, Adarra Saria eman zioten, Donostiako Udalak euskal musikan egindako ibilbide artistikoa omentzeko 2014az geroztik ematen duen saria; sari hori irabazi duen lehen emakumea da. == Diskoak aldatu

  • Anari (1997)
  • Habiak (2000)
  • Anari ta Petti (2003)
  • Zebra (2005)
  • Anari Kafe Antzokian Zuzenean (2008)
  • Irla izan (2009)
  • Bidea eta denbora (2013)
  • Zure aurrekari penalak (2015)
  • Epilogo bat (2016) ====

LIBURUAK aldatu

  • 2022ko azaroan bere lehen liburu argitaratu zuen: Gari eta goroldiozko (Susa)