Txikipedia:Anabel Arraiza

Anabel Arraiza Artieda (Lakuntza, 1975) euskal aktorea eta musikaria da.

Musikaria (1989-2001)

aldatu

Txikitan akordeoia ikasi zuen Altsasun, Lakuntzan eta Barañaingo kontserbatorioan. 14 urterekin hasi zen festetan edo inauterietan jotzen. Amaiur akordeoi-orkestrako kidea izan zen. Gero ezkontza, bataio eta jaunartzetan, Goiuri taldean teklatuak jo eta abestu zuen.

Zinema aktorea (1994-2014)

aldatu

18 urterekin aktore hasi zen zineman ‘’Denboraren gibelean’’ filmean. 2014an ‘’Ione, igo zerura’’ filmean egin zuen protagonista-lana.  

Telebista aktorea (1994-2003)

aldatu

1994an eta zortzi urtez Sara Garmendia izan zen ETBko Goenkale telesailean. Ondoren Sorginen Laratza saioan aritu zen bi denboraldiz.

Irrien Lagunak eta bizipoza

aldatu

Irrien lagunak klubeko kidea da eta Ane Pirata pertsonaia egiten du.  Bizipoza elkartasun sarean egiten du lan.

Antzerkiko aktorea

aldatu

Irrien lagunak klubeko emanaldietan parte hartu du. 2015ean hiru antzezlanetan parte hartu zuen (Zu gabe, Jendarte Bidaide, eta Ekoetikopatetikobikoa)