👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
1.297
🔎
Azalera
11,03 km²
🌄
Altuera
489 metro
📷
Argazkiak
ikusi

Kokapena aldatu

 
Sakanako mapa


Armarria[1] aldatu

1861. urtean Diputazioak, Tronu Aretoa apaindu behar zuela-eta, beren armarriei buruzko datuak eskatu zizkien Nafarroan Hiribildu titulua zuten herriei. Hona urte hartako uztailaren 1ean Lakuntzak emandako erantzuna:

 
Lakuntzako armarria[2]

“Jaun agurgarri hori: azterturik ekainaren 27an Udalera igorri zenuen idazkia, non Lakuntzako armarriaren kopia zehatza eskatzen duzun, koloreak eta guzti, jakinarazten dizut orain dela gutxi arte elizan gordetzen zela Lakuntzako armarria, oihalean marraztua. Hala ere, armarri hura ez da kontserbatu, oso zaharra baitzen, eta, beraz, ezin dizugu azaldu koloreak zein ziren. Nolanahi ere, herriko plazan bada armarria, harrian landua…”.

Idazkian aipatzen den armarriak gaztelu baten irudia dauka eta atearen alde banatan, bi lehoi eta ertzean zortzi gurutzetxo. Datu horietan oinarritu ziren Tronu Aretoko frisoa margotzeko: hondoa zilar kolorean, gaztelua berezkoan eta lehoiak gorri. Nolanahi ere, gurutzetxoen ordez Nafarroako kateak jarri zituzten, nahiz eta, zenbaiten ustez, ertza urdinez eta gurutzetxoak urre kolorez margotzea egokiagoa izanen zen.


Herriaren sorrera aldatu

  • Karlos II. erregeak 1.350. urtean sortu zuen.
  • Herri txiki asko zeuden aldamenean.
  • Herriaren izenaren sorreraren inguruan, bi aldaera daude:
    • Laguntza: Aldameneko herri batek su hartu zuen eta laguntzera joan ziren, horregatik LAGUNTZA izena jarri zioten herriari.
    • Lakuntza: Leku hezea esan nahi du. Laku (umela) -ntza(sufijo locativo)

Zerbitzuak aldatu

Lakuntzako herrian hainbat zerbitzu daude herritarrei eta inguruko edonori eskaintzen zaizkienak.

Zerbitzuak mota askotakoak dira, hala nola; juridikoak, zerbitzu publikoak, hezkuntza zerbitzuak, aisirako zerbitzuak, saltoki zerbitzuak, industri zerbitzuak…

Hauek dira Lakuntza herrian dauden zerbitzu guztiak:

Enpresak aldatu

  • Lopez de Zubiria desguazea
  • Goilak
  • Industrial Barranquesa
  • Industrias Barga
  • Aceros Moldeados de Lacunza
  • Lamapor
  • Egain
  • Sagarte
  • Juan Ramon Arregi garraioak
  • Galvanizados Lakuntza
  • Proerai
  • Sakana kooperatiba
  • Lakumatek
  • Chimeneas Larraga
  • Bidezar
  • Sakanalaser
  • Lacunza Calor Group

Dendak aldatu

  • “Txontxo”
  • Tania arraindegia
  • “Tabacos” estankoa
  • Aliprox
  • Aralar burdindegia
  • Arregi harategia
  • Txindoki gozotegia
  • Hostoak lorezaintza

Tabernak aldatu

  • Ogi-berri
  • Sorginak
  • Lagun artea
  • Kale txiki
  • Tximonena

Ileapaindegiak aldatu

  • Mozo ileapaindegia
  • Nerea Bakaikoa ileapaindegia
  • Ebakin ileapaindegia
  • Pili ileapaindegia

Kultura aldatu

  • San Saastin musika eskola
  • Kultur etxea
  • Liburutegia

Hezkuntza aldatu

  • Lakuntzako Herri Eskola
  • Gaztetxokoa
  • Haur txokoa
  • Ludoteka

Eskolaz kanpoko jarduerak aldatu

  • Jokin Kale margo tailerra
  • Elai alai euskal dantza taldea
  • Dantza modernoa "Irantzu"
  • Karatea
  • Futbola
  • Musika eskola
  • Txirrindularitza
  • Igeriketa

Elkarteak aldatu

  • Gure Nahia elkartea (jubilatuak)
  • Lakuntzako Pertza  elkartea
  • Haizea elkartea

Kirol elkarteak aldatu

  • Lagun Artea futbol taldea
  • Aralar txirrindulari taldea

Banketxeak aldatu

  • Laboral Kutxa
  • Caixa

Osasuna aldatu

  • Bosteko masaje zentroa
  • Ttantta
  • Medikuaren kontsultategia
  • Lierni botika

Etxegintza aldatu

  • Zaldua etxegintza
  • Irumendi
  • Aldaba
  • Lakumatek aroztegia
  • Larraga tximiniak

Gasolindegia aldatu

  • Cepsa

Bestelakoak aldatu

  • Lakuntzako udaletxea
  • Tasubinsa
  • Sakanako Mankomunitatea
  • Igerilekuak

Jaiak eta ospakizunak aldatu

Lakuntzan, urtean zehar, ospakizun asko izaten dira. Hona hemen aipagarrienak:

1. San Saastinak aldatu

San Saastin eguna urtarrilaren 20an izaten da.  Hauek dira lakuntzarren benetako festak, udakoak garai batean feriak baitziren.

Urtarrilaren 19an ematen zaie hasiera festeei txupinazoarekin.

Arratsaldean Piperropil txapelketa izaten da udaletxean eta gauerdian nagusien danborrada ospatzen da.  

San Saastin egunean, San Saastin ermitara erromeria izaten da eta ondoren auzatea. Arratsaldean danborrada txikia eta urte horretako kintoek alkate dantza dantzatzen dute, Lakuntzarrek alkateari eta udal ordezkariei eskaintzen dieten dantza.

Festa egun hauetan, herriko buruhandi eta erraldoiak ere herriko kaleetan barrena ibiltzen dira.

Danborrada aldatu

1990. urtean atera zen lehenengo aldiz Lakuntzako danborrada, Ricardo Areta buru zela. Danborrada bat egitearen ideia, lagun koadrila baten inguruan sortu zen. Horrela 1990.urtean, San Saastin jaietan irten ziren lehen aldiz Lakuntzako kaleetan barna. Lagun bakoitzak, etxetik ahal zuena ekarri zuen, danborrak, tinbalak, kristalezko botilak, txirulak… , eta San Saastin Martxa, herriko akordeoilari batek mikrofonoaren laguntzaz jo zuen. Horrela izan zen lehenengo danborrada.

Gauzak asko aldatu dira ordutik, egun plazan jotzen baita danborrada, Lakuntzako abesbatzak eta txarangak eskainitako doinuei segika.

Lakuntzako pertza elkartekoak danborrada antolatzeaz gain, 1997an ohorezko txanoak banatzen hasi ziren, herriko hainbat alorretan, kirolean, kulturan edo lanbide desberdinetan, herriagatik lan egin duten pertsonei omenaldia egin nahian.

2023ko San Saatinetan  danborradak 33 urte bete zituen, eta danborradaren buru izan den Aretak, danborradako aginte makila Adur Kanpo Floresi pasa zion.

San Saastin Danborradan pieza hauek jotzen dira:  martxa, dianak, Tatiago, Biribilketa, Iriyarena eta Lantzeko zortzikoa. Duela urte batzuk beste bi pieza berri gehitu dituzte Diana numero uno eta Otsagiko Biribilketa.

Piperropilak aldatu

Piperropilak San Saastinei lotuta daude erabat. Piperropila, opil gozoa da, fina, antzinako ohiturei lotutakoa. Garai batean neska batek mutil batekin dantzatzen zuenean, jaiak bukatu eta hurrengo igandean piperropila oparitzen zion mutikoari. Ohiturak aldatu dir, baina Lakuntzako etxe askotan jarraitzen dute sutondoan taloburniaren gainean piperropilak egiten.

Piperropilak egiten ikasteko: LAKUNTZEKO PIPERROPILLEK. Felipe Anduezak Lakuntzako Herri Eskolari egindako grabaketa[3] dugu.

Piperropilen errezeta : aldatu

Lakuntzako herri eskolako haurrek errezeta hau jarraituz, urtero eskolan, piperropilak egiten ikasten dute.

OSAGAIAK:

  • 3 arrautz + 3 gorringo
  • 500gr azukre
  • 500gr irin
  • Kanela piskatxo bat bakarrik
  • Anixetube (pote erdia): aldez aurretik, zartarian erre eta birrindu behar da anis bikorra.

Prozeduraren laburpena

  • “Lehenik, arrautzak eta gorringoak irabiatu. Gero, azukrea botatzen joan ahala nahasi, kanela piska bat eta anixetube erantsi eta nahasi. Ondoren, irina piskanaka botatzen joan eta nahasi orea lortu arte. Azkenik, paper zati bakoitzean goilararekin orea bota eta eskua irinetan “zikinduta” dugula barratu eta forma obalatua eman ondoren, arrautzaren gorringoarekin ondo margotu ”

Gomendioak

  • Ez oso finak egin, bestela, oso gogorrak ateratzen direlako gero.
  • Amaieran arrautzez ondo-ondo margotu kolore bixia har dezaten.

2. Iyoteak aldatu

Larunbatean mozorro festa izaten da Lakuntzan. Asteartean, zatamarroak ateratzen dira.

Zatamarro aldatu

"Zatamarro begi gorri, urtien behin etorri!" ohiukatu eta zirikatzen dituzte haurrek zatamarroak eta Zatamarroak, makil luze batzuekin haiek jarraitu eta beldurtzen ibiltzen dira.

Nolakoa da Zatamarro jantzia: aldatu

Zaku bat gorputzean, aurpegia zapi zuri batez estalia, galtza urdinak edo maoizkoak, hanketan abarkak eta artilezko galtzerdiak, faleak gerri bueltan eta buru gainean, lastozko txapel bat koloretako zinta zati ezberdinez apaindua. Eskuan makil luze bat.

Zatamarro dantza: aldatu

2023.urtean dantzatu da lehenengo aldiz zatamarro dantza. Lakuntzako iyoteetan zatamarroek dantza propiorik ez zutela ikusita, eskolak dantza sortu zuen eta herriari esakini. 2023ko iñauterietan lehen aldiz, herriko plazan dantzatu zuten eskolako ikasle guztiek elkarrekin.

3. Lakuntzako Pertza[4] aldatu

Lakuntzako Pertzaren istorioa aldatu

Lakuntzako Pertza erromeriarena istorio bitxia da. Dirudienez, garai batean lakuntzarrak San Migel santutegira igotzen ziren Asulbizio festa ospatzera asto gainean tripotak eta bestelako jan edanak harturik. Bidean halako batean, tripotaz beteriko pertza maldan behera erori eta inguruan zebilen Uharte Arakilgo errotariari begian jo eta betoker utzi omen zuen. Gertakari horren kontura burla asko egiten zieten lakuntzarrei. “Lakuntzako pertzak ze fin ein zuben?” galdetzen zieten. “Zuben aittek eta amak izan zubiena” omen zen erantzuna. Baina lakuntzarrek isekari buelta eman, Lakuntzako Pertza izeneko elkartea sortu eta Lakuntzako Pertza eguna antolatzen hasi ziren, asto, pertza, tripota eta guzti.

Noiz ospatzen da? aldatu

Festa Ama birjinaren ondoko igandean ospatzen da. Goizeko 6:00etan Aralarko santutegiko bidea hartzen dute lakuntzarrek Lakuntzako Pertza elkartetik, tripotak, ogia eta ardoa daramatzan astoarekin batera. Ohitura jarraituz, bide erdian, behin pertza erori omen zen tokian, geldialdia egiten dute tripotak jateko. Eta segidan San Migelera heltzen dira.

Behin Aralarko San Migelera iritsita, meza ondoren, tripotak, ardoa eta ogia banatzen ditu Lakuntzako Pertza elkarteak, eta Lakuntzako Pertza dantza dantzatuko dute. Eguerdi aldera, Aralarko Guardetxean bazkaria izaten da eta bazkal ondoren dantzaldia, 16:30etik 18:30era. Hortik aurrera, festak Lakuntzako herrian izaten du jarraipena.

4. Lakuntzako jaiak aldatu

Garai bateko feriak aldatu

Garai batean iraileko lehenengo igandean azienda feriak egiten ziren eta, izenak berak adierazten duenez, azienda lehiaketa egiten zen.

Gerora, industriak garrantzi handia hartu zuen eta nekazaritza eta abeltzainak indarra galduz joan ziren. Ondorioz, feriak jai bilakatu ziren eta jendeak oporrak abuztuan zituenez, abuztuko azken astera pasatu ziren.

Noiz ospatzen dira? aldatu

Abuztuko azken larunbatean hasten dira Lakuntzako jaiak. Urtero larunbatarekin hasten dira eta ostegunerarte luzatzen dira.

Larunbatean 12:00etan ezkil errepikeak festak hasiko direla markatuko dute, eta 12:30ean festen hasiera iragartzen duen suziria botako dute, sei festa egunei hasiera emanez.

Herriko jaietan egitarau zabala prestatzen da, herriko pertsona guztientzat zuzendutako egunak antolatzen direlarik, hala nola, haurren eguna, aittun-amiñen eguna, euskararen eguna, gazte eguna,...

5. Kintoak aldatu

Kintoen festa eta dantzak aldatu

Lakuntzan kintoak urte horretan hemezortzi urte betetzen dituztenak eta  laguntzaileak, hau da, 17 urte  dituztenak dira. Kintoak,  urtarrilaren 20ko arratsaldean ateratzen dira lehen aldiz plazara dantzatzera, baina ez da hori urteko zita bakarra. Korpusetan eta Lakuntzako Pertzaren Egunean ere dantzatzen dute eta.

Hiru aldiz plazara dantzara ateratzeaz gain, iñauterietan eskean aritzen dira. Diru biltzea egiten dute, eta jan edanean aritzen dira egun osoan zehar. Hamaiketakoak, bazkariak, meriendak eta afariak egiten dituzte. Egun horietan Tolosako eta Altsasuko iñauterietara ere joaten dira kinto guztiak elkarrekin parrandara.

Herrian etxez-etxe eskean ibiltzen dira eta kintoen etxe bakoitzean geldialdi bat egiten dute zenbait jan eta edateko. Bazkari eta afariak, berriz, herriko tabernetan egiten dituzte.

Urtearen arabera, kintoen antolaketa aldatu egiten da. Datak hurbiltzen ari direla kintoak elkartzen hasten dira, eta zaharragoen laguntzarekin edo dantza taldeko dantzariek erakutsita ikasten dituzte dantzak. Askok umetatik plazan ikusten dituzte herriko gazteak dantzan eta eskolan herriko dantzak ere  ikasten dituztenez,  nahiko barneratuta izaten omen dituzte urratsak.

Ezpata-dantza, alkate dantza eta ingurutxoa aldatu

Lakuntzan hiru adierazpen koreografiko daudela esan daiteke: ezpata-dantza, alkate-dantza eta ingurutxoa. Azken urteetan hirurak elkarren segidan dantzatzen dira hainbat okasiotan.

Karlos Irujoren Lakuntzako ingurutxoak testuari esker jakin dugu 1930-40ko hamarkadetan galdu zirela dantzak eta 70eko hamarkadaren bukaeran Ortzadar eta Bihotz Alai folklore taldeen laguntzaz berreskuratu zirela; bereziki, Emilio Andueza lakuntzarrak emandako datuei esker.

6. Bestaberri aldatu

Besta berri korpus egunean ospatzen da. Meza Nagusia entzun ondoren, Korpuseko prozesio klasikoa egiten da. Korpus Christi (Bestaberri) egunean prozesioa egiten da urte horretan Lehen Jaunartzea egin duten haurrek lagunduta. Herrian hautatutako leku batean aldarea jartzen da, bedeinkapena emateko, eta haurrek lore-hostoak eskaintzen dizkiote.

Garai batean balkoiak banderekin edota izarekin apaintzen ziren eta prozesioa igarotzen zen kaleetan belarra eta San Juan gauean ohikoak diren loreak eta iratzeak botatzen ziren.

Arratsaldean, udaletxearen aurrean biltzen dira gazteak, kintoak, zumezko bi haga daramatzate eskuetan, azalean labanaz egindako apaindurak dituztenak. Lerroan jarri eta haga horien bidez loturik, plazan sartzen dira, bertan Alkatea buru dela, eta Alkate dantza hasten dira dantzatzen. Ondoren auzatea izaten da,  ardoa, ogia eta gazta. Gero, Ingurutxoak dantzatzen dituzte.

Herriko dantzak[5][6] aldatu

[7][8]Alkate dantza[9][10] aldatu

Kintoek alkateari dantza egiten diote Korpus egunean eta Sansaastin egunean, herriko plazan. Galdurik zegoen arren 70eko hamarkadan berreskuratu zen.

 
Lakuntzako Alkate dantza 1, 2 eta 3 zatiak
 
Alkate dantza
 
Lakuntzako Alkate Dantza 4 eta 5 zatiak
 
Lakuntzako alkate dantza, Ingurutxo, soka dantza
 
Alkate dantzako ingurutxoa














Lakuntzako Pertza dantza[11][12][13][14][15] aldatu

1986ko martxoan DANTZARIAK aldizkariko[16] 16. orrialdetik aurrera, Lakuntzako Pertzari buruzko informazio interesgarria agertzen da. Bertan Lakuntzako Pertzaren jatorriari buruzko 4 bertsio ezberdin agertzen dira: D.Blas Alegriarena, “Orixe”-rena, Emilio Anduezarena  eta Jose Maria Iribarrenen aitarena.

Gertaeraren data zehazteko ere, informazio ezberdina agertzen da aipatutako aldizkarian: 1314 urtean, 1756an, 1821an… ez dago argi jatorriaren data baina bai urruneko ospakizun bat dela.

1976. urtean, Ion Oñatibia, Maria Jose Imirizalduren laguna zenak, Aralarko Santutegian zegoelarik, festa egun hau ikusteko aukera izan zuen eta liluraturik geratu zen baina konturatu zen dantza ospakizun honetan Pertzari erreferentzia egiten zion zerbait falta zela. Honen ondorioz, hurrengo urtean Lakuntzako Pertzaren Dantza sortu zuen: lehenengo zatia Makil Dantza bat da; bigarrena “Pertzaren Iraultza” (pertzaren erorketa); eta azkenekoan BAILE DE LA ERA bat sortu zuen. Honen inguruko pasadizo osoa aldizkariko 23. orrian irakur daiteke.

 
Pertza dantza
 
Pertza dantza


Zatamarro dantza[17] aldatu

 
Zatamarro jantzia
  • JATORRIA: Lakuntzako herri eskolan sortu zen, ikusirik iñauterietan zatamarrok dantza propiorik ez zuela. Horregatik eskolak dantza sortu zuen eta herriarekin partekatu zuen 2023ko iñauterietan. Lehen aldiz, herriko plazan dantzatu zuten eskolako ikasle guztiek elkarrekin.
  • BIDEOA: ZATAMARRO DANTZA
  • MUSIKA: Bi doinuk osatzen dute Zatamarro dantzaren abestia: Beteluko ingurutxoa eta Muriskako Zalditeria (azken hau Marian Arregik sortutako doinua).

Erraldoiak eta buruhandiak aldatu

Sarrera aldatu

Herriko kaleetan zehar gaitajoleekin batera jartzen duten giroa atsegin zutelako erabaki zuten hainbat lakuntzarrek, haien herrian ere erraldoi eta buruhandiak eraikitzea.

2003. urtean sortu zituzten hainbat herritarren artean auzolanean.

Erraldoiak dantzatzeko indarra behar da, eta 16 urtetik aurrera dantza ikasita, edozein gaztetxok dantzatu ditzake.

Buruhandiek pisu gutxiago dute eta gazteagoak diren umeek janzten dituzte, beste ume txikiago batzuen atzetik korrika arituz, hauek zirikatu eta puxikarekin jotzeko asmoz.

Herriko festa egunetan atera eta dantzatzen dituzte, herriko kaleetan zehar jai giro alaia zabalduz.

Erraldoiak aldatu

 
 
 
 
Etxekoandrea Dantzaria Nekazari Errementaria

Etxekoandrea: 3,5 metroko altuera du eta eskuan piperropila darama. Baserritarrez jantzia dago.

Dantzaria: 3,5 metroko altuera du eta buruan txirikorda bat dauka.

Nekazaria: 3,5 metroko altuera du eta eskuan aitzurra dauka eta buruan txapela darama.

Errementaria: 3,5 metroko altuera du eta eskuan mailua eta pintzak ditu.

Buruhandiak aldatu

 
 
 
Pertza Sorgina Biltoki
 
 
Zatamarro Maripiper Akerra

Pertza: tripotaz betetako lapiko bat da.

BIiltoki: begi bat itxita du. Ilea berdea dauka eta hortzak txikiak eta handiak ditu.

Zatamarro: buruan koloretako zintadun txanoa dauka.

Akerra: bere adarrak benetakoak dira.

Sorgina: buruan txano bat du eta sudur handia dauka.

Maripiper: bere ilea goma espumazkoa da eta gutxi pisatzen du.

Lakuntzako Euskara aldatu

  • Goazen korrikan larreetara! - Ordek leisterkan larreiñeta!
  • Hi, jokatuko naiz ni ere zuekin? - Hi, jokatukoiet nik debei zubeki?
  • Zergatik ez gara pilotan jokatzen? - Zengatik ez ga boleta jokatzen?
  • Utzidazu bizikleta! Ez dizut utzi behar, zuk hautsi egin behar didazu eta! - Uztaik/uztain bizikleta! Ez diet utzibier, hik autsi eein biek eta!
  • Plazan musika dago… giro ona dago! Plazan musike zion/ziok...giro ona zion/ziok!
  • Zer moduz zaude? Zer moduz zaudete? - Zer modus hago? Zermodus zaaiye?
  • Eguraldi ederra daukagu! Baina euri gehiago behar dugu. Egueldi ederra zekaau! Beño auri gehixo biiau

Ondarea (Monumentuak) aldatu

 
San Anton baseliza
 
Lakuntzako pikota
 
San Salvador eliza
 
San Saastin baseliza
 
kultur etxea
 
Udaletxea








Erreferentziak aldatu

  1. «Lakuntzako Udala (Nafarroa)» www.lakuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-16).
  2. «Armarria» www.lakuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-16).
  3. LAKUNTZEKO PIPERROPILLEK. Felipe Anduezak Lakuntzako Herri Eskolari. (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  4. «Lakuntzako Pertza Elkartea: Lakuntzako Pertza Eguna» Lakuntzako Pertza Elkartea (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  5. «Aralar: Lakuntzako Pertza 2014 makil-dantza» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  6. «Testigantzak | www.navarchivo.com» www.navarchivo.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  7. «ALKATE DANTZA de LAKUNTZA | Nafarroako Dantzen Atlasa» www.dantzatlas.navarchivo.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  8. «Lakuntza. 1º zortziko de la Alkate Dantza. | www.navarchivo.com» www.navarchivo.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  9. Guaixe- Lakuntzako alkate dantza. (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  10. «Lakuntza Alkate-dantza 2011» Dantzan (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  11. «Lakuntzako Pertza eguna, istorio zaharra erromeria bilakatuta - Lakuntza» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  12. «Cultura» www.lakuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  13. Lakuntzako Pertza 3. (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  14. Guaixe-Lakuntzako Pertza 2016. (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  15. Lakuntzako Pertzako makil dantza. (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  16. «El caldero de Lakuntza y su danza» Dantzariak (Bilbo: Euskal Dantzarien Biltzarra) 34: 16-23..
  17. ZATAMARRO DANTZAREN AURKEZPENA 2023-02-17. (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).