Amaiur

KOKAPENA

aldatu

Amaiur Euskal Herrian dago, Baztango udalerrian, Nafarroako iparraldean. Elizondo eta Urdazubi lotzen dituen N-121-B errepidearen erdialdean, Otsondoko mendatearen hegoaldeko muturrean. Amaiurrek 281 metroko altuera du.

Amaiurko koordenatuak: 43º 12´00´´ N, 1º 28´50´´ W

Herrira sartzean, eliza eta errota aurkituko ditugu lehendabizi, ondoren arkua. Amaiurren 2 kale daude: kale Nagusia eta Mertxede karrika.  Amaiurko 2 kaleen inguruan etxeak kokatuta daude. Amaiur herri txikia izan arren inguruz inguru baserriak daude, Amaiurko etxeek eta baserriek beren izena dute eta helbidea etxearen izenarena da.

DEMOGRAFIA  

aldatu

Amaiurrek 265 biztanle ditu.

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015
264 261 256 257 253 253 259 268 274 282 284 287 283 283 284 275

GEOGRAFIA

aldatu

ZER DAGO AMAIURREN:

aldatu

Amaiurren eraikin garrantzitsu asko daude eta atal honetan aurkeztuko dizkizuegu.

ERAIKIN GARRANTZITSUAK
aldatu
 
Arkua

Amaiurko arkua XVII. mendean eraiki zuten. Egitura zuria da, eta arkuaren izkina nahiz goian duen armarria Baztango harri gorriz eginak daude.

Kondaira anitz daude arkuaren inguruan: Batzuek erraten dutenez, bertako aziendak izurrite batek jo zituen eta arkuak herria izurriteaz babestu zuen. Bertze batzuek arkuak Amaiurtarrek eritasunetatik babesten zituela erraten dute.

Bitxikeria bezala erran dezakegu 1998. urtean, kamioi batek arkua bota zuela, gero harri berdinekin auzolanean berreraiki zuten.

GURUTZEA:

aldatu

Herriaren sarreran arkua dago, herriaren ataria; herrigunearen muga adierazten du. Arkua baino lehen XVII. mende-bukaerako gurutzarria dago.

Bertan Baionatik heldu den Done Jakue bidea bitan banatzen da, Arizkun aldera jotzen duena eta bestea Urrasun aldera doana. Ondoren bi bideak Elizondon elkartu egiten dira. Bide guztiak gezi hori batez markatuta daude.

 
Arriada etxea
ERAIKIN GARRANTZITSUAK
aldatu
  • Arretxea jauregia XVI. mendekoa
  • Borda jauregi
  • Arriada etxea…

HISTORIA

aldatu
 
Monolitoa

GAZTELUA ETA MONOLITOA

aldatu

Amaiurko gaztelua, Gaztelua mendian dago Amaiurko goitiko aldean.

Amaiurko gaztelua 1191ean eraikin zen gutxi gora bera.

Gaztelua orain autxita dago, bertan guda bat egon zelako, 1512an eta lehertu egin zuten gaztelua.

Orain gazteluko goitiko aldean monolitoa dago, 1922ko ekainaren 30ean eraikin zen lehen aldiz, gero 1931ean lehertu egin zuten gaztelua bezala eta 1982an monolitoa berriz ere eraikin zuten. Monolitoa gaztelua defendatu zutenen homenez eraikin zen. Monolitora bertaratzeko ohiko bidea Amaiurko herriguneko Kale Nagusia igaro eta Pilareko Amaren baseliza dagoen kokalekuan hasten den bidezidorran muinoan goruntz abiatzen da.

Orain, gudako gauza aunitz aurkitu dituzte: ezpata bat, lehenoko txanponak…

     

BESTAK ETA OHITURAK

Amaiurko bestak:

aldatu

Abuztuak 15ean dira. (Nuestra señora del pilar)  

Amaiurko festak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Amabirjin egunean. 5 egun irauten ditu bestak. Bestetan artzain zakur lehiaketa, zikiroa, baztan zopak, haurrendako jokoak, dantzaldiak… egoten dira.

Egun ttun-ttun:

aldatu

Amaiurko inauterien aste berdinean ospatzen da, otsaileko hilabetean. Egun ttun-ttun igandean astelehen eta asteartean ospatzen da eta inauteriak berriz ostiralean eta larunbatean.

Igande eta astelehenean herritik kanpo dauden baserrietan eskea egiten dugu. Kantuz-kantuz ibiltzen gara. Baserrietan janaria eta dirua eskeintzen digute.

Igandean goitiko edo beitiko bordetan eskean ibiltzen gara. Astelehenean berriz ere eskea, igandean egin gabe gelditu diren bordetan. Astearte goizean herrian eskean ibiltzen gara, eskearen ondotik bazkaria dugu, eta arratsaldean dantzak, jokoak eta oilarra arrapatzea. Eguna bukatzeko txokolatada eta opariak ematen dizkigute.  

Errebestak:

aldatu

Amaiurko errebestak iraileko hirugarren asteburuan ospatzen dira. Amaiurren Ortziralean 20:00etan lehertzen da errebestei hasiera emanten dien suziria.Ortziralean afaria izaten da elkartean, larunbatean, berriz, zikiro jatea, larunbata gauean dantzaldiaren ondotik, xingar jatearekin borobilduko dira errebestak.

AISIALDIRAKO LEKUAK:

aldatu
 
Frontoia

Amaiurko frontoia

aldatu

Amaiurkor frontona salaberriko belaian egin zen, Lehen  harria 1981-9-14   jarri zuten, Frontoia auzolanean egin zuten, 1990-8-5 bukatu egin zuten. Amaiurko etxe aunitzek diru laguntza eman zuten eta Gure ametsa izendatu zuten.

 
Amaiurko lixutegia

Lixutegia

aldatu

Lixutegia arropa garbitzeko erabiltzen zuten.Eskolaren gibeleko aldean kokatutadago.  Gaur egun jostalekua dugu, bertan mahaiak eta bakuak urkitu ditzakezue.

PRESA, KANALA ETA ERROTA

aldatu
 
Presa

Presa Amaiurko Aranea errekaren zati bat da. Bertan ur jauzi bat dago, zuhaitzak, harriak eta kanal bat dago. Bertan udan uretan sartzen dira bertako haurrak. Herritik kilometro erdira dago presa.

Kanala
aldatu

Kanala presatik ateratzen da eta errotan bukatzen da, kilometro erdi neurtzen du gutxi gora behera.

Kanalak presako ura errotara eramaten du. Hori esker  errotan taloak egiten dira. Bi zubi ditu alde batetik bestera gurutzatzeko.

 
Amaiurko errota
Errota
aldatu

Amaiurko errota herriaren sarreran dago, elizaren behekaldean. Errotan artoa ehozten da irina egiteko eta taloak egiten dira. Taloak gasna, txistorra, xingerra eta txokolatezkoak dira. Errotaren gainean landetxe bat dago. Errotaz arduratzen den pertsona Felipe Oyarzabal da.

Dolarea

aldatu

Amaiurko dolarea etxearen azpian kokatuta dago, errotaren ezker aldean. bertan garai batez sagardoa egiten zuten.

ERMITA ETA ITURRIAK

aldatu
Ermita
aldatu
 
Amaiurko Pilarika ermita

Amaiurko ermitak Pilarika izena du, herriaren goiko aldean kokatuta dago. Teilatuan kanpaia dago. Barruan bi maketa daude bat gazteluarena eta bestea errotarena.

Iturriak
aldatu
 
Amaiurko Jakes iturria

Amaiurren sei iturri daude, bat elizaren ondoan dago, besteak Jakes iturria izena du, Juanikotenia etxearen ondoan dago, hirugarren iturria gutxigorabera kale nagusiaren erdian dago, 2006ean egin zuten, laugarren iturria Iruin etxearen parean dago, bostgarren iturria ermitaren eskuin aldea kokatuta dago eta seigarren iturria eskolako ate ondoan dago.


ZERBITZUAK

Landetxeak

aldatu

Amaiurko aterpea

aldatu

Herriko etxearen sabaian kokatuta dago. 40 plaza daude eta 7 komun. https://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso/Alojamiento/8637/Albergue-de-peregrinos-de-AmaiurMaya.htm

Ostatua

aldatu

Gaztelu ostatua, Santxonea: bertan edariak, bokatak, txutxeak… jan dezakezue.

https://www.google.com/maps/uv?pb=!1s0xd5121e042242dc9%3A0x2b79950d7bd2f67f!3m1!7e115!4shttps%3A%2F%2Flh5.googleusercontent.com%2Fp%2FAF1QipP9

Amaiurko arkeologia zentroa

aldatu
 
Aljibean gordetako materiala.

2020ko abuztuak 8an Amaiurko arkeologia zentroa inauguratu zuten. Bertan, Amaiurko gazteluan aurkitutako piezak daude: txanponak, kanoi bolak, ezpata, esku pilota bat eta bertze gauza aunitz.

Horrez gain, bisita gidatuak egiten dira.

https://www.amaiur.eus/arkeologiazentroa/

Errekak eta zubiak

aldatu
 
Aranea ibaiaren gaineko zubia, Bixintxi izenekoa

Amaiurko errekak Aranea izena du. Erreka zeharkatzeko herri sarreran Bixintxi zubia dago.

 
Amaiurko boloa

Amaiurko boloa aspaldi telak hobetzeko ibiltzen zuten, zirrike moduko makina bat da. Errota batena erabiltzen zuten.


Parkea

aldatu
 
Amaiurko parkea

Amaiurko parkea mertxede kalean dago.Txirrista eta  kulunka

du. Zelai handia, 2 banko eta 7 zuhaitz ditu. Eskolaren ondoan dago eta bertara, haurrak atsaldetan joaten dira jolastera.

Eskola

 
Amaiurko eskola osatzen duten lau eraikinak

Amaiurko eskola mertxede kalean dago. Hiru gela ditu: txikien gela, ertainen gela eta handien gela.Txikien gelan 3,4 eta 5 urtekoak, ertainen gelan 1.,2. eta 3. mailakoak eta handien gelan 4., 5. eta 6. mailakoak. Eskolan psikomotrizitate gela handi bat dago. Jangela eta sukaldea daude.

Herriaren sarreran kokatuta dago. Erdi aroan eraiki zuten. Bitxikeria bezala elizaren barnean “Cavaille-Coll” markako organu erromaniko eder bat dago.

 
Amaiurko eliza