Aliterazioa literaturan erabiltzen den baliabide edo figura erretoriko bat da.
Esaldi bateko hitzetan antzeko hotsak errepikatzeari deitzen zaio aliterazioa. Esaldiari halako doinu edo erritmoa ematea du helburu.

Adibidez, Bitoriano Gandiaga idazlearen olerki honetan, aliterazioa daukagu:

Trinkili trankala ari gara
trinliki trankala betikoan
trankalak trinkili
bizitza bideko
egunen orduan
uneen ritmoan.

Aho-korapilo askotan ere aliterazioa topatzen dugu:

Zein izan zen Sanson?
Sanson zein izan zen?
Sanson Sanson izan zen!