Txikipedia:Aho-korapilo

Aho-korapiloak ahoskatzen eta zuzen esaten zail diren esaldiak dira, antzekoak diren hitzak lotuz edo aliterazioa erabiliz sortutakoak. Jolas moduan erabiltzen dira, adibidez:

Axala-maxala mantalin,
kipula-tipula kattalin,
kixkiti-kaxka kaxkatero,
tortila-mortila kozinero.
Mistika-mastika ñam
ogia, tortila, pastela... jan
zarrat eta zurrut
parrat eta purrut!