
Albeoloak biriken zati bat dira; zehazki, bronkio-adarkaduraren bukaeran dagoen zakutxoetako bakoitza.
Albeoloetan, gas-trukea gertatzen da: arnasten dugun airearen oxigenoa (O²) odolera igarotzen da, globulu gorriek gorputzeko zelula guztietara eramateko; eta, bestalde, odolaren karbono-dioxidoa (CO²) albeoloetara iristen da, eta gero sudurretik edo ahotik kanpora botatzen dugu.
