Akerbeltz lur azpian bizi den euskal mitologiako pertsonaia bat da. Itxuraz bai giza eta bai animalia itxurak nahastuta agertzen zaigu, izan ere lepoz gora nahiz gerriz behera aker beltz baten itxura eta ezaugarriak duazka. Sabel eta bular aldea berriz giza itxurakoak ditu.


Ikuspegi desberdinak aldatu

Akerbeltzek hainbat sineskizun dauzka beregan. Garai batean Kristautasunaren barruan, bere menpe hainbat deabru zerbitzari dauzkan deabru bezala ikusi izan da, txarkeriarako grinez betea. Horretaz gain akelarre ororen zuzendari ere bada elizaren arabera.

Aldiz azken urteotan, beste sineskizun batzuk gailendu dira. Antza denez, akerbeltz, animalien zaindari eta defedatzaile da, haiek gaixo daudenean sendatzeko gaitasuna baitauka. Hori dela eta Euskal Herriko hainbat baserritan aker bat eduki ohi zuten ukuilu eta ezkaratzeetan animalien babesgarri modura.[1]

Jatorria aldatu

Bere aditzera aspaldiko denboretatik dabil euskal lurretan. Akitanian aurkitutako III. mendeko izkribu erromatarretan Aherbelste izenaz ageri da. Izen hori gaur egun linguistek Akerbeltz izenarekin lotzen dute. Izkribu horretan, garai hartako jainko batez dihardu, animaliak gobernatu eta zaintzen dituen jainkoa. Hau bera izan liteke XVI-XVII. mendeetan sorginek gurtzen zuten jainko bera.

Esaten da izpiritu honen jaiotzak, Greziako Arcaddian duela sorburua. Bertan gizontasunarekiko eta ugalkortasunarekiko snbolotzat jotzen zen. Garai hartan Arcadia oso behartsu eta txiroa zen eta Akerbeltz jotzen zen indarraren eredutzat.


Akelarreekin lotura aldatu

Ez da beti ordea Akerbeltz konotazio positiboekin lotu izan, lehen aipatu den Akerbeltzekiko adiera negatibo horri dagokionez, berak sorginen biltzarrak, "akelarreak" alegia, gidatzen zituen eta akelarreak txarkeriarekin eta gaiztakeriarekin lotu izan direnez, nola ez, ekitaldi hauek gidatzen zituena ere gaiztotzat jo izan da.

Akelarre hitza beraren jatorriari begiratuta ikus dezakegu "aker" eta "larre" hitzen baturak osatzen duela. Akelarre Zugarramurdiko kobazuloaren atarian dagoen zelaia da.

Akerbeltz eta sorgina

Esaten da [2] garai batean sorginek Akelarren egiten zituztela beren biltzarrak esan bezala Akerbeltz buru izanik, astelehen, asteazken eta ostiralero. Sorginek Akerbeltz bere erlijioaren aurkako eta ezarritako ordenaren aurka egiteagatik miresten zuten, naturarekiko espirtualtasuna defendatzen zuten sinesmenak goratuz.


Zugarramurdiko leizearen aurrean bada hutsune bat (katedra) deitzen zaiona eta handik esaten omen zituen orakuluak Akerbeltzek. Han bildutakoek dantza egiten zuten eta eskaintzak egiten zizkioten beren numenari: ogiak, arrautzak eta dirua. Halako bileren deskripzioak ikusita, badirudi ezkutuko mugimendu klandestinoak zirela, sineskizun zaharretan txertatuak, eta kristautasunaren edo herriko gizarte antolakuntza nagusi eta ofizialaren kontra egin zutela.


XVI eta XVII. mendeetan halako oihartzuna izan zuen sorginkeriak, non Euskal Herrian sona berezia eman zion jenio zahar honi. Euskal herrietan, hamabost leku baino gehiago aipatzen dira. Hala ere, hau inkisizio garaian, XVI-XVII. mendeetan, sorgin ehiza izan zenean, bertan sorgin guztiak erre ziztuzten ezarritako ordenaren eta sineskizun zaharren aurka egiten zutelako.

Balbemendi euskal telesailean presentzia aldatu

Balbemendi, euskal telebistak 2006-2008 artean emititu zuen intriga eta misteriozko telesail bat da zeina herirotza misteriotsu baten jatorriaren bueltan garatzen den. Bertan ageri da Akerbeltzekiko sineskizunen presentzia. Artzain zahar batek sorgintzat jotzen du neskato bat eta Akerbeltzen alaba dela dio, eta ez dela ona, gaiztoa dela alegia.

Erreferentziak aldatu

  1. Garmendia Larrañaga, Juan. Mitologia. Aker beltza.. .
  2. De Barandiaran, Jose miguel. (2006). Mitología del pueblo vasco = Euskal Herriaren mitologia / José Miguel de Barandiaran. ISBN 978-84-96288-49-2..

https://www.youtube.com/watch?v=n7WpgYW1vdQ. Unrietan egindako dantza bat da non protagonistak Akerbeltz eta sorginak diren.

https://www.youtube.com/watch?v=lU--Ipe7TmQ Akerbeltzi antzerki batean egindako bertsoa.

https://http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/en/akerbeltz/ar-7778/

https://mitologiadevasconia.amaroa.com/personajes-mitologicos-de-vasconia/akerbeltz

https://www.pinterest.es/pin/390476230176545178/