Aingira izeneko arrainek (zientzia izena: Anguilla anguilla) gorputz luze eta zilindrikoa dute, sugeen antzera, iluna eta ezkata gabea. Luzera desberdinekoak izan daitezke, 40 eta 150 cm bitartean; emeak 4 kg pisatzera irits daitezke. Itsasoan eta ibaietan bizi daitezke.
Europarrak Sargazoen itsasoan uzten du arraba (milaka arrautza dauzkan zorroa) eta handik datoz angula txikiak igerian, 3.000 – 4.000 kilometroko bidea eginik, aurreko aingirak bizi ziren portu, ibai edo estuarioetara zehazki. Gure artean 12 – 15 urte igaro ondoren, jateko gaitasuna galduta, jaiotokira joaten dira berriro, ugaltzera (bizitzan behin bakarrik).
Aingiraren mamia jateko ona da: tinko eta zuri-zuria, koipe gutxikoa baina zaporetsua. Hala ere, gure artean ez du estimazio handirik. Urpeko edo lehorreko arrantzale afizionatuentzat trofeo polita da, tamaina handikoa eta, gainera, jangarria. Gure uretan, ibai-aingira eta itsas-aingira dira ohikoak.
Mehatxuak
aldatuAingira europarra galzorian dago, hainbat arrazoirengatik:
- Ibaien kutsaduragatik.
- Gehiegizko arrantzagatik.
Ez da komeni aingira maiz jatea, bai galzorian dagoelako, baita mamia kutsatuta egon daitekeelako ere.