
Aconcagua Andeetako eta Amerika osoko mendirik altuena da; 6.959 m ditu eta Argentina mendebaldean dago, Txileko mugatik hurbil.
Mendiaren ezaugarriak
aldatuItzalitako Sumendi bat da, duela 200-280 milioi urte inguru sortua.
Bertan, hainbat glaziar daude; garrantzitsuenak Poloniarren glaziarra eta Ingelesen glaziarra dira.
Iparraldetik ez da oso aldapatsua, baina hegoaldetik 3.000 metroko pareta du.
Aconcagua mendia lehenago garraiatuak eta piskanaka pilatuak izandako arrokez osatuta dago.
Gailurrean ia elurrik ez du izaten urte osoan, haizeak eramaten baitu gehiena. [1]
Lehen igoera
aldatuMatthias Zurbriggen izeneko suitzarra izan zen mendia goraino igo zuen lehena, 1897an.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Aconcagua. 2022-03-29 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
- ↑ Aconcagua. 2022-03-29 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).