Abkhaziako bandera
Abkhaziako bandera

Abkhazia Kaukaso mendilerroaren hego-mendebaldean eta Itsaso Beltzaren artean dagoen herrialde librea da. Europan kokatzen da.[1]

Geografia

aldatu
 
Abkhazia

Abkhazian 245.246 biztanle bizi dira, eta 8.665-km2-ko azalera du. Abkhaziaren mugakideak Errusia eta Georgia dira. Lurraldearen %74 menditsua da. Abkhaziako hiri nagusia Aqwa-Sukhum da, 100.000 biztanle ditu. Herrialdeak 575 udalerri ditu.[1]

Demografia

aldatu

Abkhaziako biztanleria osoaren zati txiki bat bakarrik da jatorri abkhaziarrekoa: 100.000 bat lagun.

Abkhaziar ugari herrialdetik kanpo bizi dira: Turkian, mendebaldeko Europan, AEBetan eta Errusian. Biztanleria abkhaziar hau eta hizkuntza ere jatorri kaukasiarrekoak dira.[1]

Banaketa administratiboa

aldatu

Abkhaziako estatu burua Errepublikako presidentea da. Gaur egun presidentea Sergei Bagapx da. Gobernu burua lehen ministroa da:  Aleksander Ankvabek. Botere legegilea Herriaren Biltzarrak betetzen du. Hau 35 kidek osatzen dute. Abkhazia 7 distritutan banatuta dago. [1]

Ekonomia

aldatu

Nekazaritza da nagusi: tabakoa, laboreak eta fruitu garratzak.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Abkhazia. 2023-03-17 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).