👶
Jaiotza
1989ko abuztuaren 11
Sant Pere de Vilamajor
🔨
Lanbidea
aktore
📷
Argazkiak
ikusi
Úrsula Corberó

Úrsula Corberó Delgado, 1989ko abuztuaren 11an Katalunian (Bartzelona, Espaina) jaiotako aktoresa da.

Biografia

aldatu

Física o química telesailean Ruth Gómez-en paperean parte hartzeagatik eta La casa de papel seriean Tokyo-ren pertsonaia egiteagatik famatua egin zen. Pedro Corberó eta Esther Delgado dira bere gurasoak eta Monica izeneko ahizpa helduago bat du.

Ibilbide profesionala

aldatu

Úrsula 2002an atera zen lehenengo aldiz telebistan, María pertsonaia interpretatuz Mirall Trencat telesailean. 2005-06an Ventdelplà  telesailean Sarah bezala agertu zen eta 2007an Cuenta átras telesailean. 2008an Manuela Portillo papera egin zuen El internado telesailean eta Antena 3 kate espainiarrean lanean hasi zen Física o química telesailean 2010era arte. 2017an La Casa de Papel telesailean parte hartu zuen, Silene Oliveira "Tokyo" gisa. 2018. El árbol de la sangre  Rebeccaren papera egin zuen. 2018an, Snatch seriean. 2019  Paquita Salas seriean parte hartu zuen. 2020an, One Day bideoklipean parte hartu zuen. Gainera, Úrsula Corberók film hauek bikoiztu zituen: Mascotas 2, Emoji eta azkenik Lluvia de albóndigas.

Bizitza pertsonala

aldatu

Úrsularen mutil-laguna Chino Darín da, La embajada telesailean ezagutu ziren eta 2016. urtetik elkarrekin daude. Bere bikote-ohia Andrés Velencoso da, honekin 2 urteko harremana eduki zuen.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. Úrsula Corberó. 2022-09-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).