Eddington-en esperimentua, Frank Watson Dyson eta Arthur Stanley Eddington astronomo britaniarrek 1919an egindako erlatibitate orokorraren inguruko behaketa izan zen. Behaketa 1919ko maiatzaren 29ko eguzki-eklipse osoaren ingurukoa izan zen. Behaketa hauen helburua, Eguzkiaren ingurutik pasatzen den argiak jasandako desbideratze grabitazionala aztertzea eta egotekotan neurtzea zen. Hiru emaitza posible espero ziren: bidearen desbideratzerik ez ematea, desbideratzea Newton-en fisikaren bidez azaldu ahal izatea edo desbideratzea erlatibitate orokorraren aurreikuspenarekin bat etortzea.

Aste honetan nabarmen