Pasahitz

Pasahitza (ingelesez: password) baliabide baterako sarbidea kontrolatzeko balio duen karaktere-kate sekretua da. Orokorrean, software baliabide baterako sarrera babesteko ezartzen da: sistema horretan sartu behar denak bakarrik jakin behar du eta beste pertsona guztientzat sekretua izan behar du. Gehienetan, erabiltzaile-izen batekin lotuta egoten da eta biak idatzi behar izaten dira.[1][2] Pasahitzen erabilera antzinakoa da: posizio bat zaintzen zuten zaindariek pasatu nahi zuen edonori "santua eta seinalea" eskatzen zioten. Seinalea ezagutzen zuenari bakarrik uzten zioten sartzen. Aro teknologikoan, pasahitzak asko erabiltzen dira konputagailuen (telefono mugikorrak, kable bidezko telebista-deskodetzaileak, eskudiruzko kutxazain automatikoak...) sistema eragileetarako sarbidea babesteko. Ordenagailu tipiko batek hainbat helbururekin erabil ditzake pasahitzak, erabiltzaile-kontuetarako konexioak barne, zerbitzarien posta elektronikora joz, datu-baseetara, sareetara eta web-orrietara sartuz, baita egunkari elektronikoetan albisteak irakurtzeko ere.

Aste honetan nabarmen

Pasahitz

Pasahitza (ingelesez: password) baliabide baterako sarbidea kontrolatzeko balio duen karaktere-kate sekretua da. Orokorrean, software baliabide baterako sarrera babesteko ezartzen da: sistema horretan sartu behar denak bakarrik jakin behar du eta beste pertsona guztientzat sekretua izan behar du. Gehienetan, erabiltzaile-izen batekin lotuta egoten da eta biak idatzi behar izaten dira.[1][2]

Pasahitzen erabilera antzinakoa da: posizio bat zaintzen zuten zaindariek pasatu nahi zuen edonori "santua eta seinalea" eskatzen zioten. Seinalea ezagutzen zuenari bakarrik uzten zioten sartzen. Aro teknologikoan, pasahitzak asko erabiltzen dira konputagailuen (telefono mugikorrak, kable bidezko telebista-deskodetzaileak, eskudiruzko kutxazain automatikoak...) sistema eragileetarako sarbidea babesteko. Ordenagailu tipiko batek hainbat helbururekin erabil ditzake pasahitzak, erabiltzaile-kontuetarako konexioak barne, zerbitzarien posta elektronikora joz, datu-baseetara, sareetara eta web-orrietara sartuz, baita egunkari elektronikoetan albisteak irakurtzeko ere.