Txantiloi:2014-41 Nabarmendutakoa

Angel Berroeta, eskuinean.

2004ko martxoaren 13an, Angel Berroeta Legaz, 61 urteko Iruñeko Donibane auzoko dendaria, tiroz eta labankadaz hil zuten Valeriano de la Peña espainiar poliziak eta horren semeak. Hori baino lehenago, Maria Pilar Rubiok, aurrekoen emazteak eta amak, Berroetarekin eztabaidatu zuen, Berroetak emakumeak okindegian jarri nahi zuen ETA ez zioen kartel bat okindegian jartzeari ezezkoa eman ondoren. Bi egun lehenago, Madrilen, 11-M izeneko atentatu larria gertatu zen eta Espainiar Gobernuak ETA atentatuaren egilea izan zela baieztatu zuen zenbait egunetan zehar. Hiltzaileek beren burua entregatu eta kartzela-zigorra ezarri zitzaien. Ebazpen judizialean hilketaren motibazio politikoa aitortzen bazen ere, gobernutik eta instituzio politikoetatik Berroetari ez zaio aitortu biktima politikoaren izaera.