Txantiloi:2013-16 Nabarmendutakoa

Metallica 1981eko urrian sortutako Ameriketako Estatu Batuetako heavy metal musika taldea da. Mundu osoko salmentak ehun miloi diskora iristen dira, haietako 57 milioi, Estatu Batuetan soilik. Arrakasta handienetakoa lortu duen heavy metal taldea dira, izan ere, AEBetako historiako 18. musikagileak dira salmenten ikuspuntutik. 1980ko hamarkadan, Megadeth, Slayer, eta Anthraxekin batera, thrash metaleko "lau handiak" deitzen zieten, musika horretako garapenean urrats garrantzitsuak eman zituztelako. 90eko hamarkadan, entzulegoa zabaldu nahian, estiloa komertzialago bihurtu zuten. 2003an, Metallicak estudioko zortzigarren diskoa plazaratu zuen, St. Anger izenekoa. Kritikek bat ez egin arren, 2004ko bira ("Madly in Anger with the World") oso arrakastatsua izan zen.