Txantiloi:2011-27 Nabarmendutakoa

Ekintza potentziala zelula baten mintz potentzialaren aldaketa azkarra eta forma zehatzekoa da kitzikapen bat jasotzerakoan.

Ekintza potentziala mintz plasmatikoko boltai menpenko kanalek sortzen dute. Kanal hauek atseden egoeran itxita daude, eta mintz potentziala atseden potentziala izango da. Baina kitzikapen bat edo batzuk jasotzerakoan, baldin eta jasotako kitzikapenek mintz potentziala atari potentzialetik gora igoarazten badu sodio ioiaren boltai menpeko kanal hauek ireki eta sodio ioiak zelularen barnealdera sartuko dira, mintz potentzialaren balioa positiboagoa eginez. Honen ostean, sodioaren boltai menpeko kanalak ixten eta inaktibatzen hasiko dira, eta potasioarenak irekiko dira. Honen eraginez potasio ioiak zelulatik kanporatuko dira, eta zelularen birpolarizazioa hasiko da. Atseden potentzialera iristean potasioaren kanalak ere itxiko dira, eta hasierako egoera berreskuratuko da.

Ekintza potentziala hainbat zelula ziztaberatan emango da. Neuronetan informazio garraioa burutuko du axoian zehar, eta honen bukaeran neurotransmisorearen askapena eragingo du. Muskulu zelulan eragiteko azetilkolina askatuko du neuronak, eta honek hainbat prozesu piztuko ditu muskulu zelularen uzkurketa gerta dadin. Areko zelulatan intsulinaren askapena eragingo du.