Txantiloi:2011-22 Nabarmendutakoa

Guadalcanalgo gudua Bigarren Mundu Gerrako borrokaldirik garrantzitsuenetarikoa izan zen. Hau izan zen, Ozeano Bareko Frontean aliatuek abiarazi zuten lehen ofentsiba, itsas indar aliatuak eta AEBtako 16.000 soldaduk Japoniak okupaturiko Guadalcanal uhartea eraso zutelarik, 1942ko abuztuaren 7an. Operazio militar honi, Wachtower (Talaia) ezkutuko izena eman zioten. Operazio honen baitan, Florida, Tulagi, Gavutu eta Tanambogo uharteak ere erasotu zituzten.

Guadalcanalgo guduan, euskarak eginkizun garrantzitsua izan zuen estatubatuar indarren arteko komunikazioetan. Uhartea lehen aldiz erasotzeko agindu zuen esaldi kodetua, izan ere, euskaraz bidali zuten: egon arretaz egunari. Euskara halako komunikazioetan erabiltzea, Frank D. Carranza euskal jatorriko kapitainaren ideia izan zen, marineetan 60 euskal hiztun zeudela konturatu zelarik.