Txantiloi:2010-36 Nabarmendutakoa

Sagardoa edo sagarnoa (Ipar.) sagarrez egindako alkoholdun edaria da. Alkohol graduazio txikia du (3º eta 8º bitartekoa) eta sagar zukua hartzituz lortzen da. Euskal Herriko betiko edari klasikoenen artean izan ohi da, euskal gastronomian eta kulturan egunerokotasun horrek leku berezia eman dio. Euskal Herrian edan ohi den sagardo mota sagardo naturala da.