Txantiloi:2010-35 Nabarmendutakoa

Bartzelona (gaztelaniaz eta katalanez Barcelona) Kataluniako hiriburua eta hiri nagusiena da. Izen bereko probintziaren hiriburu ere bada, eta baita Barcelonès eskualdeko burua ere. Kataluniako erakunde garrantzitsuenak bertan daude: Generalitatea eta Parlamentua, besteak beste. Historikoki Bartzelonako konderriaren hiriburu izan zelako, Konde-hiria ezizena du (katalanez Ciutat comtal).