Txantiloi:2010-33 Nabarmendutakoa

Haur-jolasa haurren jolas izateaz gainera, haurrak ingurunea ezagutu eta berarekin harremanetan jartzeko modu bat da eta honenbestez adimena garatzeko ezinbesteko tresna ere bai. Haurraren adina eta garapena zein den, jolas ezberdinetan arituko da, mundua ezagutu eta bertan bere burua txertatzeko dituen beharrak kontuan harturik. Horrela, jolasa jolasten ari den haurraren nortasunaren adierazgarria da, jolasak azalerazten dituen bizipen eta sentimenduen bitartez eta jolasaren beraren sinbologiaz. Gainera, haurrak errealitatea eraldatu egiten du jolas sinbolikoen bitartez, bailitzan jolastuz (panpinekin, esaterako), baina aldi berean eta horregatik ere, haurraren inguruko kulturaren adierazgarri nabarmenak ere badira. Adibidez, gizarte zenbaitetan jolas kooperatiboak bultzatzen dira, taldea lehenetsiz; beste zenbaitetan haurrak jokoan irabaztearen garrantzia nabarmentzen da, ikuspuntu indibidualista batetik. Jolastean, neska eta mutilen arteko ezberdintasunak ere nabariak izaten dira: mutilen jolasak fisikoagoak diren bitartean, neskak jolasten dituztenak sinbolikoagoak izaten dira.