Txandakatzea ahoskera desberdintasuna da hizkuntzaren gainerako osagaien arabera (gramatikalki, hiztegian) loturik dauden hitzetan. Hots, morfema batek bere bi aldaeren egitura fonologikoen arteako bariazioa erakustea. Aldaeren artean gertatutako aldaketa bakoitza txandakatze bat da.

Euskarazko adibideen artean, seme ~ semia edo alaba ~ alabea bezalakoak aipa daitezke, ingelesez, esaterako, morfema pluralaren bariazioa aipa daiteke, zein /s/, /z/ edo /ᵻz/ ahoska daitekeen.

Jakiteko txandakatze harremanean dauden bi hotsetarik zein den jatorrizkoa, motibazio fonetikoa bilatu behar da, ingurune foniko jakin baten arabera gertatzen ote den txandakatze hori.

Txandakatzeen notazioa

aldatu

Fonologian notazio berezia erabili ohi da. Barne irudikatzea ''//''-en artean ematen da, gezi batek ''⇒'' aldaketa adierazten du, eta azaleko forma ''[]''-en artean ematen da. Txandakatze edo aldaketa bat non gertatzen den adierazteko, "/" ikurra erabiltzen da; eta aldatzen den hotsaren kokapena adierazteko "_".

Adibidez: /n/ ⇒ [ɲ] /i_

"/n/ ⇒ [ɲ] /i_" honela irakur daiteke: "Sudurkari hobikaria (edo 'n') sudurkari sabaikari (edo 'ñ') bihurtzen da aitzineko bokal itxiaren (edo 'i'-ren) ostean.

Asimilazioa

aldatu

Asimilazioa da hots bat inguruneari egokitzea, horrekiko antza areagotuz.

Sabaikaritzeak

aldatu

• /n/ ⇒ /ɲ/; sabaikaritzea /n/ ⇒ /ɲ/ /_i, j. Kontsonante zenbat sabaikaritzen dira aitzinetik bokal sabaikari bat baldin badute (/i/, [j] euskararen kasuan).

Adibidez: mutil ~ mutilla; min ~ miña, nor vs. iñor.

Txandakatzeak bokaletan

aldatu

Beheko bokalaren asimilazioa

aldatu

• /a/ ~ /e/; beheko bokalaren asimilazioa /a/ ⇒ [e] /i, u(C)_. Asimilazioa /a/ [e] gisa ahoskatzen da, aitzinetik bokal itxi bat badu. Hori atsematen dugu hitz barrenean, deklinabidean, bizpahiru laguntzailearekin, hitz-elkarketan.

Adibidez: etxe-a ~ mendi-e; etxe bat ~ katu bet.

Bokal artekoen igotzea

aldatu

• /e/ ~ /i/; bokal artekoen igotzea /e/ ⇒ [i] /_V. Hori atsematen dugu deklinabidearekin, hitz barrenean batzuetan.

Adibidez: seme ~ semia.

Txandakatzeak kontsonanteetan

aldatu

Silaben arteko kontsonante batuketak

aldatu

• Herskari + herskari sinplifikatzea. Hitz barnean, baita mintzatzean hitzak elkartzean.

Adibidez: gizonak datoz [gis̻õnãtatos̻].

• Herskari + txistukari afrikatzea: /t/ + /s, s̥/ > t͡s.

Adibidez: bait zira [bajt͡siɾa].

• /t͡s̥/ ~ /s̥/. Desafrikatzea: /t͡s̥/ ⇒ [s̥] /_C.

Adibidez: hitz ~ hiztegi, hortz ~ horzkari, mendirantz ~ mendiranzko...

Ahostutasun eta ahoskabetasun asimilazioak

aldatu

• /d/ ~ /t/; /g/ ~ /k/; /b/ ~ /p/. Ahoskabetasun asimilazioa: Herskari ahostunak ahoskabe gisa ahoskatzen dira txistukari ondotik, /D/ ⇒ [T] /S_.

Adibidez: gain ~ kain (Berrogain ~ Azkaine).

• /t/ ~ /d/; /k/ ~ /g/. Ahostuntze asimilazioa: /t, k/ ⇒ [d, g] /n, l_.

Adibidez: -tu ~ -du (nekatu ~ galdu).

• /s/ ~ [z̥]; /s̥/ ~ [z̺]. Ahostune asimilazioa: /s, s̥/ → [z̺, z̥] /_b,d,g,n,m,l...

Adibidez: desgogo, ezberdin, esne, asmatu...

Ozenen ondoko txistukarien afrikatzea

aldatu

• /s̥/ ~ [t͡s̥]; /s̺/ ~ [t͡s̺]. Ozen baten otsean txistukariak afrikatu bihurtzen dira: /s̥, s̺/ ⇒ [t͡s̥, t͡s̺] /n,l,r_.

Adibidez: zen ~ tzen (joan zen ⇒ joantzen).

Txistukari + afrikatu taldeen sinplifikatzea

aldatu

• /t͡s̥/ ~ /t/. Txistukari ondoko afrikatuak herskari egiten dira: /t͡s̥ ⇒ [t] /S_.

Adibidez: tzen ~ ten (etortzen ~ hesten).

Bokal arteko dardarkari bakunaren galera

aldatu

• /ɾ/ ~ /ø/. Bokal arteko dardakari bakunaren galera: /ɾ/ ⇒ [ø] /V_V

Adibidez: zure ~ zue.

Bokal arteko herskari ahostunen lenizio eta galera

aldatu

• /d/ ~ /ɾ/ ~ /ø/; /g, b/ ~ /ø/. Bokal arteko herskari ahostunen ahultzea: /d/, /g/ ⇒ [ø] /V_V.

Adibidez: edan ~ eran; ederki ~ eerki.

Kanpo estekak

aldatu