Txanagra

Euskal Herriko mendia

Txanagra, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Aretako mendien ipar-mendebaldeko azken gainetakoa dugu Txanagra. Berez, bizkar luze eta oihantsua da mendi hau, ingurukoen antzera. Baditu, ordea, berezitasun eta zer ikusi batzuk, txango interesgarria osatzeko. Nahiko ezezaguna badira ere, mendiaren ipar-mendebaldeko hegian dauden Zamariaingo harriek behatoki txundigarria eskaintzen dute Artzibarko paisaien gainean. Bestalde, Txanagrako gailurretik oso gertu, Xabierko Frantziskori eskainitako aldaretxo bat aurkituko dugu, Berrendi azpian, Beraguzelaiko lepoan dagoen santutegitxoaren bikia.

Txanagra
Datu orokorrak
Garaiera1.164 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°55′19″N 1°16′08″W / 42.922°N 1.269°W / 42.922; -1.269
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Txanagra, http://www.euskal-herria.org/.