Two Lovers (2008ko filma)

Two Lovers (euskaraz Bi Maitale), 2008ko James Gray estatubatuarrak zuzendutako amodiozko drama film bat da. Fedor Dostoievski errusiar idazlaren Gau Zuriak (1848) kontakizun laburrean oinarritua dago. Joaquin Phoenix, Gwyneth Paltrow, Vinessa Shaw, Isabella Rossellini, Elias Koteas eta Moni Moshonov aktoreek antzeztu zuten.

Two Lovers (2008ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data 2008
Jatorrizko izenburua Two Lovers
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bidea Eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa eta film erromantikoa
Iraupena 110 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) New York eta New Jersey
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) James Gray (en) Itzuli
[[Kategoria:James Gray (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) James Gray (en) Itzuli
[[Kategoria:James Gray (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Joaquin Phoenix
Gwyneth Paltrow
Vinessa Shaw
Isabella Rossellini
Elias Koteas
Moni Moshonov (en) Itzuli
John Ortiz





[[Kategoria:Moni Moshonov (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea James Gray (en) Itzuli
[[Kategoria:James Gray (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Fikzioa
Kontakizunaren tokia New York eta Brooklyn
Kanpo estekak
twoloversmovie.com

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEB, New York. Leonard Kraditor (Joaquin Phoenix) psikoligikoki ezegonkorra den eta bere azken krisialdi mentalaren ondoren Ruth eta Reuben gurasoen etxera itzuli berri den gizon gazte ezkongabea da, haien zaintzapean osatzeko asmoz. Bapatean, bere aitaren sozioaren alaba den Sandra Cohen (Vinessa Shaw) emakume gazte erakargarri ezagutu eta elkarrekin ateratzen hasiko dira, ezkontza hurbil dagoela dirudielarik. Baina Leonarden bizitzan auzolagun berri bat sartuko da, Michelle Rausch (Gwyneth Paltrow) emakume eder, misteriotsu eta izaera aldakorrekoa agertuko da, eta auzo aspergarri hartan egokitzea lortzen ez duela dirudien arren, Leonard Michelletaz txora-txaora egin eta mutilak aurrez Sandrarekin batera bizitzea pentsatzen zuen bizimodu lasaiari buruz gogoeta egitera bultzaraziko du.

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu