Tutu (balleterako jantzia)
Balletean, tutua gerruntze eta geruza batzuetako gona arin motz batez osaturiko jantzia da, dantzatzeko erabiltzen dena, batez ere dantza klasikoan.
HistoriaAldatu
Jantzi hau 1820ko hamarkadan agertu ziren, baina izen hau 1881 arte ez zitzaien eman[erreferentzia behar]. 1832an, Maria Taglionik jazkera hau zabaldu zuen: gerruntze estua eta gona arina, kapa desberdinez egina. Gona luzea bada, txorkatilaraino, tutu erromantikoa esaten zaio; laburra denean, aldiz, italiar erako tutua. Gona bat ala bestea, funtzioen arabera erabiltzen da. Esaterako, luzea Giselle obraren estilokoa da; laburra, bestetik, La Sylphidekoa.
Tutuaren ekoizpenaAldatu
XIX. mendetik erabilitako oihalak zuriak edo zuri hautsia kolorekoak dira. Dena dela, italiar erako tutuak kolore distiratsuetan ere ager daiteke. Arinak, gardenak, finak eta argia igarotzen uzten dute.
Tutua oihal hauekin egin daiteke:
Tutua arteanAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz):Tutu bat nola egin.