1979an demokrazia berrezarri zenetik Tuterak honako alkate eta hauteskundeak izan ditu:

Hauteskundeak aldatu

2007ko hauteskundeak aldatu

Tuterako alkatetzan UPN alderdiko Luis Casadok errepikatu zuen 2007an. Udaleko 21 zinegotzietatik hamabi lortu zituen Nafarroako Herriaren Batasunak eta hortaz, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 272 izan ziren (emandako guztien %1,54) eta 256 boto zuri izan ziren (botoen %1,47). Abstentzioa %27,00koa izan zen.

Tuterako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 8.591 12
PSN 5.442 7
Nafarroa Bai 1.908 2
NEB 636 0
CDN 507 0

2011ko hauteskundeak aldatu

2011ko udal hauteskundeetan ere UPN (8 zinegotzi) izan zen bozkatuena, gehiengo absolutua galdu bazuen ere; jaitsiera horretan funtsezkoa izan zen PPk lortutako emaitza (4 hautetsi). PSNk (5) eta I-Ek (4) ere ordezkaritza lortu zuten, ez ordea NaBai 2011k, Bilduk eta DNEk. Boto kopuruetan 2007tik 2011ra izugarrizko gorabeherak egon ziren[1].

Tuterako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 5.400 8
PSN 3.651 5
I-E 2.868 4
PP 2.595 4
NaBai 2011 536 0
Bildu 382 0
DNE 153 0

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu