Iso-Heikkiläko Behatokia

Turkuko Behatokia» orritik birbideratua)

Iso-Heikkiläko Behatokia (finlandieraz: Iso-Heikkilän tähtitorni) Finlandiako Turku hiriko Iso-Heikkilä barrutian dagoen behatoki astronomiko bat da. Turkuko Unibertsitateak kudeatu zuen 1937 eta 1972 artean, data honetatik aurrera Ursa astronomia elkartearen tokiko dibisioa erabiltzen hasi zelarik, astronomo zaletuen elkarte bat dena, Finlandiako handiena ia 12.000 bazkiderekin.

Iso-Heikkiläko Behatokia
Kokapena
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencySouth-Western Finland Regional State Administrative Agency
Finlandiako eskualdeakJatorrizko Finlandia
Finlandiako udalerriakTurku
Koordenatuak60°27′07″N 22°13′47″E / 60.4519°N 22.2297°E / 60.4519; 22.2297
Map
Altitudea20 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1937
KudeatzaileaTurun Ursa
KomisarioaTurkuko Unibertsitatea
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Behatokia 1935 eta 1936 artean eraiki zen, eta teknikoki Yrjö Väisälä astronomoak diseinatu zuen. 1937an Turkuko Unibertsitatearen zuzendaritzapean funtzionatzen hasi zen. Behatoki honetatik Yrjö Väisäläk eta bere taldeak 801 asteroide eta 7 kometa aurkitu zituzten.

1950eko hamarkadan, kilometro bateko distantziara lantegi siderurgiko baten eraikuntzarekin, unibertsitateko astronomia departamenduak Tuorla Behatokira joatea beste erremediorik ez zuen izan. Iso-Heikkiläko Behatokiak 1972ra arte jarraitu zuen ikasleak hartzen, urte honetan Turkuko hiriari eman zitzaiolarik Ursa elkarte astronomikoak erabil zezan.

Tresnak aldatu

Behatokiak 13, 15 eta 19 zentimetroko hiru teleskopio gordetzen dituzten 6 metroko bi kupula ditu. Aurretik 50 zentimetroko angular handiko teleskopio bat izan zuen, aipaturiko asteroide eta kometak aurkitzeko erabili zena. Gaur egun, teleskopio hau Kevola Behatokian dago.

Kanpo estekak aldatu

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page