Tudhalia IV.a
Tudhalia IV.a errege hitita bat izan zen. Errege honekin, hititar inperioak bere garairik gailenera iritsi zen. K.a. 1237tik K.a. 1209 arte gobernatu zuen, K.a. 1228an etenaldi bat eginez, bere lehengusu Kuruntak boterea hartu zuenean.
Tudhalia IV.a | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Nerik, K.a. XIII. mendea | ||
Heriotza | Hattusas, K.a. XIII. mendea ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Hattusili III.a | ||
Ama | Puduhepa | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Hititar mitologia |
Hattusili III.aren semea, bere anaiak baino lehenago aukeratua izan zen errege izateko, horretarako arrazoiak zeintzuk izan ziren batere argi ez dagoelarik. Bere aita hil ondoren, tronura iritsi zen inongo leiha edo borrokarik gabe. Litekeena da, ongi dokumentatua ez dagoen arren, bere aitaren erregealdiaren amaieran, elkargobernaria izatea.
Tudhaliak aurre egin behar izan zien lehen arazoak, bere aitak baretzerik lortu ez zituen Arzawako matxinadak izan ziren. Partehartze bizi baten ondorioz, Tudhaliak matxinadak baretu zituen, eta Milawatan erresuma basailu bat ezarri zuen, Anatolian, hititar inperioaren aurka garbi zegoen erresuma urrietako bat.
Hititentzako mehatxurik serio eta iraunkorrena, baina, Asiria zen. Tukulti-Ninurta I.a Asiriako errege bihurtu zenean, bi estatuen arteko gerra egon zen, asiriar erregea, Nairi konkistatzen saiatu zenean, hititar inperioaren mugatik gertu zegoena. Mehatxu honi erantzuteko, Tudhaliak bere armada Nairira eraman zuen, non Nihriyako gudua gertatu zen, ezbairik gabeko asiriar garaipen batekin amaitu zena. Baina, Tudhaliaren ospeari eragindako kalteaz gain, ez zen ondorio larriegirik egon, Nairi konkistatu ondoren, Tukulti-Ninurta Babilonia konkistatzera joan baitzen.
Beharbada, hititar porrot hau probestuz, Kuruntak estatu kolpe bat eman zuen K.a. 1228an, erabakiorra izan zena, urte horretan bertan, Tudhaliak gobernua berreskuratu baitzuen. Baina, estatu kolpe honi buruzko guztia, misterio bat da, Kuruntari buruz ez baitago informazio askorik, eta litekeena da estatu kolpe hori sekula gertatu ez izana. Edonola ere, Kuruntaren anairen batek, edo Kuruntak berak, botere mantendu zuen Tarhuntassan Thudaliaren erregealdi osoan.
Tudhaliaren erregealdiaren bigarren zatia, arrakastatsuagoa izan zen, Alasiya domeinatu ahal izan baitzuen (Zipren zegoen ondo zehaztu gabeko mugako erresuma bat), estatu basailu bihurtuz. Alasiya oso garrantzitsua zen, ekialdeko Mediterraneoko merkataritza kontrolatzen baitzuen, hititek hainbeste behar zituzten ezinbesteko lehengaien hornikuntzak barne.
Tudhalia hil ondoren, bere oinordekoa, bere seme Arnuanda III.a izan zen.
Familia
aldatu
Aurrekoa Hattusili III.a |
Errege hitita K.a. 1237-K.a. 1228 Lehen erregealdia |
Ondorengoa Kurunta |
Aurrekoa Kurunta |
Errege hitita K.a. 1228-K.a. 1209 Bigarren erregealdia |
Ondorengoa Arnuanda III.a |