Tu Bishvat edo Tu Bi'Shevat (hebreeraz: ט"ו בשבט‎), jai txiki bat da hebrear egutegian. Tu Bishvat izena jaiaren egunetik dator, shevat (hebreeraz: שבט‎) hilabeteko hamabosgarren eguna. Shevat hebrear egutegiko hilabetearen izena da eta ט eta ו hizkiak, "tu" bezala irakurria, 15 zenbakia osatzen dute, zenbaketa hebrearrarekin adierazia.

Tu Bishvat jaiko jakirik gogokoena, mahaspasak.

Shevateko 15ean, Israelen, lehen landaretza printzak agertzen hasten dira. Ondorioz, zuhaitzak landatzera irteten ziren. Horregatik hau naturaren jai bat da. Fruituak jaten dira, eta, Israelen ikasle taldeak kanpora irteten dira jaia ospatu eta zuhaitzak landatzera.

Talmudaren oinarri den Mishnan aipatzen diren lau Rosh Hashana edo Urte Berrietako bat da. Torak natura errespetatu egin behar dela irakasten du, baita gerra garaian ere. Ez dira zuhaitzak eta basoak suntsitu behar. Zirkulu tradizional ezberdinetan, shevateko 15ean biltzen dira, eta natura eta zuhaitzekin zerikusia duten Bibliako pasarteak irakurtzen diren ekitaldi bat egiten da. Bedeinkapen bereziak errezitatu eta zuhaitz ezberdinetako fruituak jaten dira. Judu harediek, eguna, bere jatorrizko izen osoarekin deitzen dute, Hamisha Asar BeShevat (חמישה עשר בשבט), Shevateko hamabosgarrena, alegia.

Kanpo estekak aldatu