Troxler efektua, ikusmen pertzepzioan eragiten duen ilusio optiko bat da. Norberak begirada puntu zehatz batean ezartzean, nahiz eta denbora laburrez izan, begirada ezarritako puntutik urrutiratutako estimulua desegin eta desagertu egingo da. Ikerketek Troxler efektuarekin lotura duten pertzepzio fenomenoen zati bat gutxienez garunean gertatzen direla iradokitzen dute.

Adibide honetan, «lilaren jarraitzailea» ilusioaren gurutzeari behar adina denboraz begira egonez gero orbanak desagertu egiten dira. Honek ondo grixa eta gurutzea uzten ditu. Zenbait ikuslek mugimenduan dagoen eremua mugimenduan dagoen puntu urdin-berdexka batean desegin dela nabarmendu dezakete. Gainera, begiak denbora batez iruditik urrundu ondoren puntu berdedun zirkulu baten irudi hondar labur bat ikustea ekar dezake.

1804ean Ignaz Paul Vital Troxler suitzar mediku eta filosofoa Vienan lanean zebilela efektu honetaz jabetu zen.