Trio Mandili (georgieraz: ტრიო მანდილი) Georgian sorturiko folk talde bat da. Georgiako kantu polifoniko tradizionalak kantatzen dituzte panduri musika tresna erabiliz[1].

Trio Mandili
Datuak
Jatorria Georgia
Musika motafolk
Produkzioa
Taldekideak
Tatuli Mgeladze
Tako Tsiklauri
Mariam Kurasbediani
Lehengo taldekideak
Irina Midelauri
Ana Tschintscharauli
Schorena Ziskarauli
Informazio gehigarria
www.triomandili.com
IMDB: nm11418846 Facebook: triomandili.band Twitter: triomandili Instagram: triomandili Spotify: 3dAEq41JGtgeY7XLE7EIWf Last fm: Trio+Mandili Musicbrainz: 59010e65-d63d-44d4-b06b-f1809feadc15 Discogs: 5050341 Allmusic: mn0003509747 Edit the value on Wikidata
Panduria.

Ibilbidea aldatu

Hasierako partaideak Tatuli Mgeladze, Ana Tschintscharauli eta Schorena Ziskarauli ziren eta "Mandili" Georgiako emakumezkoek erabiltzen duten zapia da[2]. "Apareka" kantu tradizionala abestuz egin zuten bideoak arrakasta handia izan zuen Georgian, bost milioi ikustalditik gora izan baitzituen. Khevsureti eskualdeko abesti tradizionala da, eta hango dialektoan abesturik dago, izan ere partaideetako bi hangoak baitira[2].

2015ean atera zuten aurreneko diskoa, With love izenekoa eta 2016an diskoa berragitaratu zuten[3]. 2017an Enguro diskoa atera zuten[4] 2017an bertan Eurovision Abesti Lehiaketako Georgiako txapelketan abestu zuten baina 25 taldetatik hamabigarren egin zuten[5]. 2018an atera zuten "Garigeba" abestiaren bideoklipak ere arrakasta handia izan zuen[6].

Azken urteetan Europako hiri askotan eman dituzte kontzertuak. 2021ean laugarren diskoa atera zuten, Sakartvelo.

Gaur egun hasierako taldekide bakarra dago: Tatuli Mgeladze. Beste biak Tako Tsiklauri eta Mariam Kurasbediani dira.

Diskografia aldatu

  • With Love (2015, EL ITALIA)
  • With Love (2016, Merlins Orr Records MN 1014LP Yr Alemania)
  • Enguro (2017, EL ITALIA)
  • Sakartvelo (2021, EL ITALIA)

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Poncet, Guerric. (2017-06-22). «On a retrouvé le Trio Mandili, 100 millions de vues plus tard» Le Point (Noiz kontsultatua: 2020-12-24).
  2. a b (Ingelesez) «Tamada Travels: Georgia's Instant Singing Stars | Eurasianet» eurasianet.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-24).
  3. (Frantsesez) «Trio Mandili - With Love» Discogs (Noiz kontsultatua: 2020-12-24).
  4. (Frantsesez) «Trio Mandili - Enguro» Discogs (Noiz kontsultatua: 2020-12-24).
  5. «Georgian Selection 2017: Trio Mandili - "Me da shen"» Eurovisionworld (Noiz kontsultatua: 2020-12-24).
  6. «Trio Mandili - Garigeba - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-24).

Kanpo estekak aldatu