Triariiak Erromatar Errepublikaren garaian erromatar legioaren antolaketan legionario beteranoak ziren. Triariiak, lerroko gainontzeko infanteriarekin alderatuta kopuruan gutxiago ziren. Errepublikar legioaren eraketa klasikoan azken lerroan mantentzen ziren, erreserba bezala krisialdietarako. Greziar falangearen antzeko antolaketa bat zuten, baina sakontasun gutxiagokoa. Euren arma bereizgarria lantza luze bat zen, gladiusa ere eramaten zuten arren. Euren gorputz babesak kalitate handikoak ziren, sare kota eta kaskoari zango-babes batzuk gehituz.

Triariiek erabilitako armajantziaren kopia, gladiusa eta ezkutua Erromako Flavio anfiteatroan.

Guduaren egoera triariiek parte hartu behar izateraino zailtzen bazen, hauek, garaitzerik lortuko ez bazuten ere, gutxienez etsaiari falange bezala eusteko prest zeuden, gainontzeko armadari berrelkartu edo modu ordenatuan erretiratzeko astia emanez, sarraskia eragotziz eta etsaiari garaipena garesti bihurtzea eraginez.

Antzinako Erroman bazegoen esaera bat, "borroka triariiengana iritsi da", biziki zailtzen ziren egoerengatik esaten zena, legio batek, erreserbako tropa hauen partehartzearen beharra izateko jasan behar zuen egoera zailari erreferentzia eginez. Triariiak, ordain zezaketen ekipoaren arabera erreklutatutako gainontzeko lebazko tropak bezala, armada profesional baten eraketarekin desagertu ziren, guztientzat ekipo estandarizatu batekin.

Kanpo estekak

aldatu