Trakzio kontrola Bosch enpresak 1986an merkaturatutako automozio-segurtasuneko sistema da. Gurpilen itsaspenaren galera saihesteko diseinatuta daude, horrela gidariak abiadura handiegia daramanean edo zorua oso irristagarri dagoenean gurpilek ez dute irrist egingo. Oro har sistema elektro-hidraulikoak dira.

ABS (blokeatzearen aurkako sistema) erabiltzen dituen eragingailu eta sentsore berberekin ardatz motorraren gurpil batek azelerazioan irristatzen duen kontrolatzen du. Irristatzen badu, sistemak biraketa-parea murrizten du pneumatiko eta bide-zoruaren arteko itsaspena berreskuratzeko. Hori lortzeko ekintza hauek egiten dira:

  • Zilindro bati edo gehiagoi txinparta ezabatu edo atzeratu.
  • Zilindro bati edo gehiagoi erregai injekzioa murriztu
  • Itsaspena galdu duen gurpila galgatu.

Historia aldatu

Gaur egungo trakzio kontrol sistemen aurrekoa, motor-pare handiko autoetan edo atzeko gurpilen potentzia handiko autoetan aurkitu dezakegu. Hauek mugatzen hasi ziren gurpil baten trakzioa besteen artean Positraction sistemari esker. Sistema honek potentzia eraman zitekeen gurpiletara banan-banan, irristaketa murrizten. Bosch-ek lehenengoa izan zen serieko sistema fabrikatzen 1986an eta Mercedes-Benz automobil marka aitzindaria izan zen merkatuan trakzio elektronikoko kontrol sistema elektronikoa sartzen. Aurretik, 1971. urtean, General Motors-eko Buick dibisioa MaxTrac sartu zuen, gurpilen irristaketa detektatu eta transmisioaren mekanismoa aldatu ahal zuen sistema gurpilak ahalik eta trakzio gehiena edukitzeko irrist egin barik. Garai hartan Buick-eko esklusiboa izan zen eta aukerakoa beste autoentzat, hala nola Riviera, Estate Wagon, Electra 225, Centurion eta LeSabre ospetsua. Cadillac ere sartu zuen TMS (Traction Monitoring System) 1979an Eldorado autoan.

Funtzionamendua aldatu

Trakzio kontrolagailua (beste kontrol unitatean sartuta, modulu ABS bezala) gurpila bat edo gehiago besteak baino azkarrago biratzen ikusten dituenean, kontrol elektroniko unitate bat ABS deitzen du eta trakzio txikiena duten gurpilei balaztatze marruskadura ezartzen dizkie. Balaztatze ekintza gurpil irristagarrian, trakzioa duen gurpilako ardatzari potentzia eramaketa eragingo du diferentzialaren ekintza mekanikoagatik. Erabateko trakzioa duten autoak (AWD) askotan akoplamendu sistema elektronikoki menderatua daukate transferentzia-kaxan. Hau sarritan gertatzen da tren eragilearen ordenagailuarekin batera motorraren momentua murrizten azeleragailua elektronikoki mugatuz, erregaia murrizten, pizteko txinparta atzeratzen, motorraren zilindroak itzaltzen…Hainbat era daude autoaren arabera eta zein teknologia duen motorra eta transmisioa kontrolatzeko.

Trakzio kontrolaren osagaiak aldatu

Oro har, trakzio kontrolerako eta ABSrako hardware nagusia funtsean berdina da. Ibilgailu askotan, trakzio kontrola ABS-ren aukera osagarri gisa ematen da

  • Gurpil bakoitzak abiaduraren aldaketa antzematen duen sentsore bat du trakzio galera dela eta.
  • Gurpil bakoitzetatik aurkitutako abiadura kontrol elektroniko unitate (ECU)batera doa.
  • ECUk gurpilen informazioa prozesatzen du eta kaltetutako gurpilen balaztatzea hasten da kable baten bidez, trakzio kontrol automatikoa (ATC) duen balbula bat konektatuz.

Auto guztietan trakzio kontrola automatikoki pizten da sentsoreak edozein gurpilean trakzio galera aurkitzen dutenean.

Trakzio kontrolaren erabilera aldatu

  • Errepideko autoetan: Ohiko trakzio kontrola errendimendu handiko autoen segurtasun sistemako aspektu bat izan da.Hauek nabarmen handiarekin azeleratu behar dira gurpilak ez irristatzeko zoru bustitan edo neguarekin. Azken urteetan trakzio kontroleko sistemak mota guztietako ibilgailuetan instalatu dira haien abantailengatik.
  • Lasterketako autoetan: Bihurgune baten ondoren azeleratzen denean trakzio maximoa izaten du, gurpilak irrist egin barik.
  • Lur orotako ibilgailuetan: Trakzio kontrola erabiltzen da patinaje mekanikoko mugimenduen ordez edo hauekin batera. Hau inplementatzen da irristatze muga elektroniko batekin, beste motorraren transmisio kontrol ,ordenagailuen bidez gainbegiratuak, bezain ona. Gurpilen irristapena gutxiagoa da balazten ekintza txikiekin, horrela irristatzen ez dauden gurpilei biraketa-pare gehiago besteratzen da. Trakzioa kontrolatzeko era hau abantaila bat dauka diferentzialaren blokeo automatikoaren aurka, autoaren norabidea eta kontrola errazagoak dira beraz, sistema hauek beti piztuta egon daitezke. Hau transmisioari estres gutxiago sortzen dio eta oso garrantzitsua da esekidura independentea duten autoetan. Beste alde batetik, trakzioa duen gurpilari bakarrik ezarriko zaio diferentzialaren blokeo sistema baten biraketa erdiak eta erabilera aurreikus zailagoa du. Trakzio kontrola debekatuta dago lehiaketa batzuetan, sistemen kostua murrizteko edo trakzioa ez galtzeko ardura gidaria izateko. Trakzio kontrola Motor Kontrol Unitatea (ECU) programaren barruan egin daiteke eta hau kirol komisarioek hautemateko oso zaila da. Formula 1-an, auto guztiak 2008tik ECU estandarra eta egiaztagarria izan behar dute, partaideek trakzio kontrola ez dutela bermatzeko.

Sistemaren deskonektatzea aldatu

Elurra lokatza edo harea pilatzen direnean gomendagarria da sistema deskonektatzea deskonektatze botoiaren bidez, egoera hauekin autoa aurrera egiteko modu bakarra gurpilak irristatzea delako. Sistema piztuta badago, gurpilak irrist egiten dutenean sistema konturatuko da eta injekzioa mozten hasiko da, hau da, motorra gelditzen eta ondorioz gurpilak gehiago lurperatuko dira.

Kanpo estekak aldatu