Torloju-azkoin

Higidura aldatzeko mekanismoa. Oro har, biraketa-higidura higidura lineal bihurtzeko erabiltzen da. Torloju bat da, eta, biratzean, hartan finkatuta dagoen azkoinaren desplazamendu lineala eragiten du.
Torloju-azkoina» orritik birbideratua)

Torloju azkoina luzera eta diametro handia duen torloju mota bat da. Hainbat zereginetarako erabiltzen da: prentsa edo mordaza moduko estutze-elementuak eragiteko, fresagailu zein tornuen orga desberdinetan desplazamendu lineala sortzeko, edo konporta hidraulikoa eragiteko. Torloju-azkoina metalezkoa (gehien erabiltzen dena altzairu tenplatua da), egurrezkoa edo PVCzkoa izan daiteke.

Torloju-azkoina bikotea ageri da irudian.

Torloju-azkoina torloju batez osatuta dagoen mekanismo mota bat da, biratzen denean azkoinaren luzetarako desplazamendua eragiten duena (higidura zuzena).

Torloju azkoinaren ezaugarriak aldatu

Azkoinak sarrera kopuru bat (z) (edo hari karakteristikoa) du. Hau torlojuaren nukleoarekiko paraleloki sartzen den helize kopurua da. Normalean 1, 2 edo 3 izaten da.

Hari-neurria (p) helize berean jarraian dauden bi hariren arteko distantzia da. Normalean, milimetrotan (mm) neurtzen da. Hari-neurria, azkoinak bira ematen duen bakoitzean torlojuak aurreratzen duen luzeraren berdina da. Torlojuak azkoina biratzean aurreratzen duen luzera (L) honako hau da:

L=p·N non N azkoinak ematen dituen bira kopurua den.

Aitzinamendua edo aitzinamendu-abiadura, bereziki makina-erremintetan, milimetro minutuko (mm/min) adierazten da. Hau hari-neurria p (mm/biraketa-abiadura) biraketa-abiadurarekin biderkatuz n (biraketa-abiadura/min edo rpm) kalkulatzen da.

A=p·n

L luzerak sarrera kopuruarekiko (z) ez du mendekotasunik, hariaren pausuak azkoinak ematen duen bira bakoitzeko torlojua zenbat mm aurreratzen den adierazten duelako.

Oharra aldatu

Gaztelaniazko "es:husillo" artikuluaren itzulpena da.

Kanpo estekak aldatu