Topic on Wikipedia:Txokoa

Urtar(e)k egindako laburpena

Euskaltzaindiaren Hiztegiko euskal amerikar eredua ez jarraitzeko arrazoirik ez da aurkitu.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, zalantza bat argitu nahi nuke:

Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera Amerikako euskaldunari ''euskal amerikar'' forma dagokio.

Hala ere, gure wikipedian ''eusko amerikarrak'' bezalako formak ikusi ditzakegu, eusko-argentinarrak eta abar.

Badirudi ''euskal argentinarrak'' izenburua 2016an aldatu zela Euskaltzaindiak emandako 178. araua arrazoitzat emanez. Baina nik ez dut arau horretan "eusko" formarik ikusten.

Ematen du hau akats bat dela, baina hala ez balitz, eskertuko nuke inork hau azaldu ahal izango balu.