Topic on Wikipedia:Txokoa

Samwalton9 (WMF) (eztabaidaekarpenak)

Kaixo,

Sam Walton deitzen naiz. Wikimedia Fundazioan egiten dut lan eta erabiltzaile-ikerketa abiarazi dugu Wikipediako editoreek nola ikertzen duten eta erreferentziak nola gehitzen dituzten ulertzeko. Ikerketa honek Fundazioaren etorkizuneko lanak gidatuko ditu bere ikerlanaren bultzaketa eta erreferentziatze lan-jarioaren esparruan.

Euskal Wikipedian aritzen diren 5 editoreen feedback-aren bila gabiltza. Elkarrizketak 90 minutukoak izango dira, euskaraz eta Spiegel bideratutakoak, gure nazioarteko ikerketa kidea lan honetarako. Ez da ingelesik behar parte hartzeko.

Elkarrizketatzaileek zure ikerketa lanari buruz galdetuko dizute, baita nola identifikatzen dituzun iturri fidagarriak edo nola gehitzen dituzun erreferentziak ere. Baliteke elkarrizketatzaileek eskatzea zure pantaila konpartitzeko zure ikerketa prozesua erakuts dezazun. Spiegelek elkarrizketa bukatzen duen edonori ordainsaria eskainiko dio esker moduan. Nahi izanez gero, Wikimedia Fundazioari dohaintzan emateko aukera izango duzu. Elkarrizketak bideo-konferentzia bidez gauzatuko dira apirilak 19an eta 30ean.

Parte-hartzean interesatuta bazaude edo galderarik baduzu, jar zaitez nirekin harremanetan (swaltonwikimedia.org). Korrespondentzia ingelesez azkarragoa izan arren, nahi izanez gero, gure itzulpen zerbitzuak euskara erabilita harremanetan jartzea ahalbidetuko du. Zure pazientzia eskertuko genuke gure erantzunak jasotzerakoan, hizkuntza zerbitzuak erabiliz gero balitekeelako egun batzuk behar izatea erantzuna itzultzeko.

Adeitasunez

"Wikimedia Foundation research" mezuari erantzun