Topic on Lankide eztabaida:Theklan

Elayuju (eztabaidaekarpenak)

Kaixo Galder!

Berria naiz hemen eta egia esan ez naiz oso ongi moldatzen.

Nik sortutako audio bat igo nahi dut eta programak zera dio: "no hemos podido determinar si este archivo resulta apropiado para Wikimedia Commons". Nola molda naiteke? Txertatu, multimediatik igo nahiean nabil baina ezin dut.

Bestetik, irudiak internetetik hartuak dira. Zer egin dezaket?

Eskerrik asko zure laguntzagatik.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo!

Audioak igotzeko zuzenean Wikimedia Commonsera joan beharko zara, iritsi berriek handik egin behar dute. Bertan sakatu igotzeko eta aukera eman beharko lizuke. Audioak wav, ogg edo flac formatoan izan behar dira, ezin dira mp3ak igo. Saiatu hor eta ea zer esaten dizu.

Irudiak Internetetik hartu bai, baina Internetetik ezin dira hartu egile eskubideak badituzte. Jatorrizko iturriak (adibidez, http://www.oiartzungoihotik.eus/ orrialdetik ateratakoak) libreak izan behar dira. Orrialde horretako edukia igo nahi baduzu, bertan jarri beharko luke lizentzia libre bat duela (adibidez, cc-by-sa), eta orduan bai, kopiatzeko aukera izango genuke. Igotako marrazkiekin, berdin. Guraso elkartearen blogean esaten badu irudi hori eurena dela eta lizentzia librea duela, aurrera. Bestela ere, zuk egindako irudi edo argazkiak ere igo ditzakezu Commonsera.


Edozein duda, galdetu lasai

Elayuju (eztabaidaekarpenak)

Kaixo berriz ere.

Lortu dut audioak igotzea! Eskerrik asko zure azalpenengatik.

Irudien kontura, http://www.oiartzungoihotik.eus/ orrian ez badu ezer jartzen? Nik ez dut behintzat horren inguruan ezer aurkitzen... libreak direla esango genuke?

Bestela, irudi hauei nik argazkia ateratzen badiet eta igotzen baditut balio du?

Wiki-ra mezua iritsi zait igo ditudan irudiak borratuak izan daitezkela. Eta nire lanak ez badira "debe proporcionar la prueba de que tiene una licencia que es aceptable para Commons, y debe agregar una etiqueta de licencia adecuada" baina hori nola egiten da?

Ez badut ezer egiten aste betean argazkiak borratuko lirateke ezta?


Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, ikusi dut audioa! Ze ondo.

Webgunean ez badu jartzen zein den lizentzia, orduan copyrighta du, legez. Espreski esan behar du cc-by-sa lizentzia duela. Agian kudeatzaileak ezagutzen dituzu eta jar dezakete.

Irudi horiei argazki bat egiteak ez du copyrighta aldatzen. Bestela jendeak aterako lituzke filmeen bideo-kopiak zuzenean, ezta? Zuk egindako irudiak bai igo ditzakezula, edo marrazki horien antzekoak zuk berriro ere marraztu.

Commonsekoak bai, ez baduzu demostratzen irudi horiek libreak direla ezabatuko dituzte.

Elayuju (eztabaidaekarpenak)

Ongi da!

Benetan lagungarri egin zaidala zure presentziak. Beste zerbait suertatzen bazait jarriko naiz berriro ere zurekin kontaktuan.

Mila mila esker zure laguntzagatik.

Ongi segi!

"Intxisua" mezuari erantzun