Topic on Wikipedia:Txokoa

SVG euskaratu

4
MerZab(e)k egindako laburpena

Listo, jada asmatu dut. Argazkia txertatzean ez nituen aldaketak gordetzen eta gazteleraz ikusten nuen baina gordetzean euskaraz ikusten da.


MerZab (eztabaidaekarpenak)

Eskubaloiko svg bat euskaratu eta berriz ere Commonsera igo dut tresna hau erabiliz. Arazoa da gero ez dudala euskaratua aurkitzen. Norbaitek badaki nola egiten den?

Assar (eztabaidaekarpenak)

Kaixo @MerZab. Uste dut nahastu egin zarela: gaztelaniaz zegoen irudi bat euskaraz jarri duzu, eta orain, irudi hori txertatutako duten gaztelaniazko artikuluek euskarazko bertsioa erakutsiko dute.

Egin behar duzuna da irudi berri gisa igo euskarazko bertsioa, beste izen batekin.


Assar (eztabaidaekarpenak)

Ala ni nago nahastuta, eta orain aldatu egin da SVG fitxategien hizkuntza anitzeko bertsioak gordetzeko modua?

MerZab (eztabaidaekarpenak)

Kaixo @Assar, konprobatu dut eta beste hizkuntzetan ez da aldatu. Dirudienez, itzultzeko aurreko tresna erabiltzean originala bere horretan mantentzen da baina beste hizkuntzetako Wikipedietan txertatzean itzulitakoa jartzen dizu. Mila esker erantzuteagatik!

"SVG euskaratu" mezuari erantzun