Tony Jacklin

golf-jokalari britainiarra

Anthony "Tony" Jacklin (Scunthorpe, Lincolnshire, 1944ko uztailaren 7a) ingeles golf jokalari ohia da.

Tony Jacklin

Bizitza
JaiotzaScunthorpe (en) Itzuli1944ko uztailaren 7a (79 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgolf-jokalaria
Jasotako sariak

tonyjacklin.com
Discogs: 1390709 Edit the value on Wikidata

Bere garaiko golf-jokalari ingeles onenetakoa izan zen. 29 txapelketa irabazi zituen, Grand Slameko bi barne. 1969an Erresuma Batuko Golf Irekia irabazi zuen Royal Lytham & St Annes Golf Club zelaian eta 1970ean AEBetako Irekia irabazi zuen.

1983tik 1989ra Europako taldeko kapitaina izan zen Ryder Cup txapelketan eta bi garaipen eta berdinketa bat lortu zituen.