Gaina quark

quark-mota
Tontor quark» orritik birbideratua)

Gaina quarka (edo top quarka ingelesez) quarken hirugarren belaunaldiko funtsezko partikula bat da. Funtsezko kargaren +⅔eko karga elektrikoa du, eta ½ko espin bat. Tontork quarkak fermioiak dira eta Pauliren bazterketa printzipioa betetzen dute. Gainerako quarkek bezala, tontor quarkek elkarrekintza nuklear bortitza sentitzen dute eta kolore karga dute. Era berean, tontor antiquarkek antikoloreko karga dute.

Gaina quark
Elkarreraginakelkarreragin nuklear indartsu, elkarrekintza nuklear ahul, elkarrekintza elektromagnetiko eta grabitazio
Antipartikulatop antiquark (en) Itzuli
Masa inbariantea172,57 GeV/c²
Karga elektrikoa0,66666666666667 e

Sei quark motatatik masiboena da, urrearen nukleo atomikoak bezain masiboa. Bere masa handia dela eta, funtsezko partikula bat izateko oso ezegonkorra da, ioktosegundo bat baino gutxiagoan desintegratzen dena, eta, ondorioz, ez du beste quark batzuekin hadroiak eratzeko astirik (hadronizazio deitzen den prozesua). Honi esker zientzialariek quark isolatu bat behatzea eta beronen propietateak neurtzea espero dute.

Aurkitutako azken quarka izan zen, 1995ean Fermilaben. Oraingoz, eta LHCa funtzionatzen hasi arte Fermilaben Tevatron da tontor quarkak sortzeko bezain energetikoa den partikula azeleragailu bakarra, protoi batek eta antiprotoi batek 1,96 MeVeko energiarekin talka egin ondoren sortuak. Bere existentzia ultralaburraren ondoren W bosoi eta behea quark baten desintegratzen da. Hasiera batean zientzialariek "egi quark" deitzea pentsatu zuten (truth quark ingelesez), baina denborarekin tontor quark izena geratu zitzaion (top).

Quark honek, eratzen dituen hadroiei nagusitasun (ingelesezko topness hitzaren ustezko itzulpena) deritzon zenbaki kuantiko bat ematen die, eratzen duten tontor quarken kopurua ken tontor antiquarken kopurua bezala definitzen dena. Zenbaki kuantiko hau, "bitxitasuna", "sorginkeria" edo "edertasuna" bezala (partikula batean dauden s, c edo b quark kopurua ken dagozkien antiquarken kopurua) elkarreragin nuklear ahulak gainditu dezake, baina ez elkarreragin nuklear indartsuak, ezta elektromagnetikoak ere, quarken zaporea mantentzen dutena.

Kanpo estekak

aldatu