Tokyo Disney Resort (japonieraz: 東京ディズニーリゾート, Tōkyō Dizunī Rizōto?)
Japoniako Honshu uharteko Chiba prefekturan dagoen aisialdi eta opor konplexu bat da, Tokio hiritik ekialdera. The Oriental Land Company-k jabetza dauka eta konplexua kudeatzen du, The Walt Disney Companyren lizentziapean. 1983ean sortu zen, Tokyo Disneyland parke tematikoaren inaugurazioarekin, AEBetatik kanpo ireki zen lehen Disney parkea. Ondoren bigarren parke tematiko bat (Tokyo DisneySea), hamar hotel, eta merkatalgune bat gehitu zaizkio konplexuari.