Tokugawa Ietsuna
Tokugawa Ietsuna (japonieraz: 徳川 家綱 , 1641eko irailaren 7a-1680ko ekainaren 4a) Tokugawa shogunerriko laugarren shoguna izan zen. Ietsuna, Tokugawa Iemitsuren seme nagusia, eta, beraz, shogunerriaren sortzailea izan zen Tokugawa Ieyasuren birbiloba zen.
Tokugawa Ietsuna | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Edoko gaztelua, 1641eko irailaren 7a | ||||||||
Herrialdea | Japonia Tokugawa shogunerria | ||||||||
Heriotza | Edoko gaztelua, 1680ko ekainaren 4a (38 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Genyū-in Mausoleum (en) | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Tokugawa Iemitsu | ||||||||
Ama | Hōju-in | ||||||||
Ezkontidea(k) | Asa no Miya Akiko (en) Yoshuin (en) Enmyōin (en) | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||
Leinua | Tokugawa family (en) | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | Samuraia | ||||||||
Gradua | Shogun | ||||||||
Haurtzaroa (1641-1651)
aldatuTokugawa Ietsuna 1641ean jaio zen, Tokugawa Iemitsuren eta bere ohaideetako baten semea zelarik. Garai honetan, bere aita shogunak, kristauen aurkako neurri zorrotzak hartu zituen 1637ko Shimabara matxinadaren ondoren.
Shogunerriko erregeordetza (1651-1663)
aldatuTokugawa Iemitsu 1651 hasieran hil zen, 47 urterekin, eta, beraz, Ietsuna, urte horretan bertan shogun izendatua izan zen. Adin nagusikoa izan arte, bost erregeordek gobernatu zuten bere tokian: Sakai Tadakatsu, Sakai Tadakiyo, Inaba Masanori eta Matsudaira Nobutsuna izan ziren garrantzitsuenak.
Bakufu Botereagatik borroka (1663-1671)
aldatu1663an amaitu zen erregeordetza ofizialki, baina, erregeordeek, oraindik, herriaren kontrola mantentzen zuten izatez, askotan, euren izenean lan eginez.
Ietsuna shoguna (1671-1680)
aldatuBere agintaldian, Japoniako historian garrantzi askorik gabeko gertaerak izan ziren. 1679an, Ietsuna gaixotu egin zen, eta, beraz, bere oinordekoa zein izango zen eztabaidatzen hasi zen. Sakai Tadakiyok, Go-Sai Enperadorearen semea proposatu zuen hurrengo shogun bezala. Tokugawa klaneko kideek, berriz, Tokugawa Tsunayoshiren alde egin zuten, Iemitsu shogunaren semea eta Ietsunaren anaia txikia zena.
Ietsuna 1680an hil zen, eta hil ondorengo Genyūin izena jaso zuen.
Aurrekoa Tokugawa Iemitsu |
Shoguna 1651-1680 |
Ondorengoa Tokugawa Tsunayoshi |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tokugawa Ietsuna |